Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Dirulaguntza bat onetsi da Izabako Udalarentzat kirol instalakuntzetan inbertsioak egiteko
astelehena, 2008.eko ekainak 23Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirol Institutuari 1.200.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Izabako Udalari kirol instalakuntzetan inbertsioak egiteko.
Gobernuaren baimena behar-beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa baita. Zehatz-mehatz, aurreikusten diren 1.200.000 euroetatik 500.000 ordainduko dira 2008ko aurrekontuen bidez eta gainerako 700.000 euroak 2009ko aurrekontuaren kargura.
Prinioen Garapen Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordeak Izaban kirol instalakuntza bat egitea aurreikusten dut. Aipatu plana lanabesa da eskualdea garatzeko, epe labur nahiz ertainera, eta haren ardatz estrategiko, neurri eta proiektu nagusiek balio behar dute Prinioen aurrerapen orekatua erdiesteko.