(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak erabaki duenez, bere gastua mugatu eta krisiari aurre egin eta ekonomia dinamizatzeko neurriak jarriko ditu abian

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Gastua behin-behinean mugatzea (150 milioi euro) eta herritar, enpresa eta autonomoen aldeko neurriak ezartzea onartu du


Imagen del Gobierno de Navarra reunido en Sesión

Imagen del Gobierno de Navarra reunido hoy en sesión. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, krisi ekonomikoari aurre egiteko akordioa onartu du, bi ardatz nagusirekin: batetik, Gobernuaren gastua behin-behinean mugatuko dute (150 milioi euro), zerga bilketak behera egin duelako; eta bestetik, ekonomia dinamizatzeko neurriak jarriko dituzte abian (besteak beste, enpresa txikiei berme gehiago ematea, etxebizitzak zaharberritu daitezen bultzatzea, eta BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren itzultzeak lehenago egitea).


Estatuko ekonomiaren egoera txarrarengatik hartu dute erabakia, eta gogorarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak duela zenbait hilabete onartu zuen lehenengo neurri sorta: Nafarroa 2012 Plana, PSNrekin hitzartutako plana, datozen lau urteetan 4.500 milioi eurotik gorako inbertsioak egitea aurreikusten duena.


Krisiaren aurkako neurriak


Nafarroa 2012 Plana epe ertainean eta luzean gauzatuko dute, eta horrexegatik, Nafarroako Gobernuak komenigarritzat jo du bizkorrago egituratu daitezkeen beste neurri batzuk ere onartzea, ekonomia sustatu eta dinamizatzeko. Herritar, autonomo zein enpresetan eragina izanen duten neurriak dira.


Ezohiko zortzi neurri dira, hain zuzen, eta honako ezaugarri hauek dituzte:


- 2009tik 2011ra bitarte etxebizitzak zaharberritu daitezen bultzatzeko plan berezia: bi helburu ditu; batetik, herritarrei laguntzea; eta bestetik, eraikuntzaren sektoreari lan ematea. Besteak beste, dedukzioa handituko dute (5 puntu gehienez ere), zuzeneko laguntzak handituko dituzte, eta etxebizitzetako energia eraginkortasuna handitzeko lanetarako laguntza berriak sortuko dituzte. Hartara, etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak %50 ugaritzea espero dute (6.000 etxebizitza 2009an).


- Enpresa txiki eta ertainetarako bermeak ugaritzea: 30 milioi euro gehiago emanen dituzte, enpresek euren proiektuak gauzatu eta inbertsioak egiten jarraitu ahal izateko.


- Amortizazio askearen muga eta amortizazioak azeleratzeko indizea goratzea: 1.800 euroraino eta 2raino, hurrenez hurren, enpresa txikiei eta autonomoei malgutasun handiagoa eskaintzeko.


- BEZaren hileroko itzultzeak ezartzea: 2009ko urtarriletik aurrera, enpresei likidezia eskaintzeko. Orain arte, itzultzeak urtean behin egiten dituzte.


- Sozietateen gaineko Zergaren itzultzea egiteko epea txikitzea: hiru hilabetetara.


- Nafarroan ezarrita dauden enpresa multinazionaletako proiektu industrialen finantzaketa bultzatzea: SODENA sozietate publikoaren bidez.


- Merkataritzaren sektoreko enpresen inbertsioei sostengua ematea: inbertsioetarako maileguetako interesetan hobariak ezarriz, eta ez itzultzeko diru laguntzak emanez, teknologia berrietan inbertsioak egiten dituzten saltokiei.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Krisiaren aurkako 2. plana
Zerga bilketaren bilakaera (2008)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa