Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma jaunak gaur Tafallan izandako Gobernu bilkuraren ostean jakinarazi duenez, Nafarroa Erdialdeko Eremua ekonomikoki sustatzeko neurriak hartuko dira. Neurri horiek, Gobernua osatzen duten zortzi departamenturen konpromisoa izango dute.
Sanz Presidentea prentsaurrekoaren ostean.
(
irudia handitu
)
Hona hemen iragarri diren neurria, departamentuen arabera:
HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA
Tafalla Hegoaldeko Saihesbidea martxan jartzea; horretarako, ibilbideko Alternatiben Azterlana kontratatuko da lehenengo eta behin. Geroago, berriz, PSISen tramiteak onartu, proiektua kontratatu eta obrak exekutatuko dira.
AP-15 Autopista. NA-132 errepidearekin lotura San Martín de Unx parean. Hitzarmen bidez zerbitzu gune berria ezartzeko lehiaketa, AUDENASArekin. Lehenengo lehiaketa esleitu gabe geratu denez, beste berri bat deituko da, NASUINSA enpresaren lankidetzarekin seguruenik, zerbitzu gunea industrialdean integratzeko helburuarekin.
Tafallako Iparraldeko Sarbidea egokitzea
Nafarroako Gobernua.
(
irudia handitu
)
KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Kultur Etxe berria eraikitzea; 6.800 metro koadroko azalera eta 7,5 milioi euroko kostua izango du.
Recoletas eraikineko ondare historiko eta artistikoa birgaitzea, eta unitate administratibo nahiz zerbitzu publikoen unitateen egoitza gisa erabiltzea.
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA
Tafallako Udalarekin hitzarmena, 1.500.000 m2 dituen Industrialdea eraikitzeko.