Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 668.828 €-ko diru-laguntza emango die gazte-jardueren zentsuan erregistratuta dauden gazte-elkarteei, 2008an gazteria programak eta lokalak mantendu nahiz ekipatzera zuzendurikoak garatu ditzaten
Laguntza horiek, Nafarroako gazte-elkarteei laguntza ematea dute helburu; horretarako, ekimen eta jarduera jakin batzuk zati batez finantzatuko ditu, hala nola, egoitzak eta aipatu programak burutzeko beharrekozkoak diren ekipamenduak mantentzera bideratutakoak.
Zehatzago, deialdi honetan honako jarduerak barne hartu dira: aisialdiko prestakuntza eta jolaserakoak, elkartearen egoitza mantentzeko gastuak, eta jarduerak garatzeko beharrezkoak diren materialak eskuratzera zuzendurikoak.
Horrez gain, aparteko diru-laguntzak eskatu ahalko dira. Laguntza hori, alor desberdinetan interesgarriak izan daitezkeen 6 proiekturi emango zaie, gehienez. Alor horiek izan daitezke: kultura, mugikortasuna, integrazioa, beste elkarte eta erakunde batzuekiko harremanak sustatzeko ekintzak, hezkuntza eta balioetan oinarritutako jarduerak, kultura arteko harremanak eta ingurumenarekiko sentsibilitatea, boluntariotza, haurdun dauden emakumeei zuzenduriko gazte-elkarteen proiektuak eta informazio-ekipoak eskuratzea.
Eskaerak Gazteriaren Nafarroako Institutuan (Arrieta kalea 25, Iruña) edota legeak aurreikusten dituen lekuetan aurkeztu beharko dira.