(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur, Yamaguchiko Liburutegi Publikoan, Nafarroako Irakurketa Taldeen II. Topaketa eginen dute ostirala, 2008.eko ekainak 27

Gaur arratsaldean Belén Gopeguiren "El padre de Blancanieves" eleberriari buruzko tertulia eginen dute; idazlea bertan izanen da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izanen du


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, "Nafarroako Liburutegi Publikoetako Irakurketa Taldeetako Koordinatzaileen II. Topaketa" antolatu du. Gaur eginen dute, ekainaren 27an, Iruñea-Yamaguchiko Liburutegi Publikoan. Lehenengo topaketa Barañaingo Liburutegi Publikoan egin zuten, 2006an.


Gaurko jardunaldiak bi zati izanen ditu: lehenengoa, koordinatzaileentzat; eta bigarrena, nahi duen ororentzat. Bigarren zatiari dagokionez, Belén Gopeguiren "El padre de Blancanieves" eleberriari buruzko tertulia eginen dute, gaur arratsaldean. Idazlea bertan izanen da.


Goizean, 10:15etik 12:30era, aurten abaian jarri diren hiru esperientzia emanen dituzte ezagutzera: Iruñea-Yamaguchiko Liburutegi Publikoko Komiki Irakurleen Taldea, Iruñeko Espetxeko Irakurketa Taldea, eta Diario de Navarrako Irakurketa Talde Birtuala. Hiru esperientziei buruz honako hauek mintzatuko dira, hurrenez hurren: Jesús García Salguero, Ana Tere Artigas (taldearen koordinatzailea), eta Belén Galindo (taldearen arduraduna).


Bestalde, Nafarroako irakurketa taldeetako koordinatzaileak ere mintzatuko dira, gaur goizean, eta kasuan kasuko liburutegian aurten jazo diren gauzarik azpimarragarrien berri emanen dute. Gaur egun, ia 30 irakurketa talde daude Foru Komunitatean.


Arratsaldean, Iruñea-Yamaguchiko Liburutegi Publikoan, 16:30ean, Belén Gopeguiren azken eleberriari buruzko tertulia eginen dute (El padre de Blancanieves); idazlea bertan izanen da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izanen du.


Belén Gopegui (Madril, 1963). Haren lehenengo eleberria "La escala de los mapas" izan zen. Carmen Martín Gaitek gogo beroz agurtu zuen eta Francisco Umbralek bere belaunaldiko eleberrigilerik onena zela adierazi zuen. Guztira sei eleberri idatzi ditu, eta horietako batzuetan oinarrituta filmak egin izan dituzte. Rafael Conte kritikariaren arabera, azken eleberriarekin (El padre de Blancanieves) gorenera iritsi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa