Castellano | Euskara | Français | English
"Kamioi adimenduna" erosi eta egokitzeko inbertsioa, milioi bat eurokoa, finantza erakundeak egin du
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Justiziaren zuzendari nagusiari Tuterako Epaitegietako eraikin berriaren proiektua idazteko kontratua egiteko. Kontratuaren zenbatekoa 278.000 eurokoa izanen da, BEZa barne, eta 2008tik 2011ra bitarteko aurrekontuetatik ordainduko dute.
Nafarroako Gobernuak 770.818,49 euroko gastua onetsi du Vianako Las Cañasko urtegiko dikeen sendotu eta euren segurtasuna hobetzeko helburuz.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 23.778.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko landa garapena helburu duten lau Toki Ekintza Talderen jarduerak diruz laguntzeko 2008-2015 aldian.
Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen Foru Dekretua onartu du.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmenaren gehigarri bat onartu du. Aipaturiko hitzarmenaren helburua da, hain justu, 2008an Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei sostengua emateko Programak ezartzea (PROA Plana).
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresako zuzendari nagusiari 75.087 euroko dirulaguntza emateko CEIN sozietate publikoari (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa) “Dendak eskura” sarearen ekintza plana garatzeko xedez.