Castellano | Euskara | Français | English
Salanueva eta Sanzberro kontseilariek Arraiozko lanak inauguratu dituzte, gaur; lanek 1,2 milioi €-ko kostua izan dute
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur eguerdian, abuztuaren 16ra arte Nafarroan egonen diren ehun bat saharar haurrei. Nafarroako familien etxeetan egonen dira.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak jakinarazi duenez, bertako zerbitzu operatiboak (Foruzaingoa eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia) 2008ko Sanferminetako plan bereziaren baitan arituko dira, aste honetan Iruñeko Udaleko Segurtasun Batzordeak hitzartu duen operatiboaren baitan.
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, hodeiak eta ostarteak eta zaparrada arinak izanen ditugu Sanferminetan. Iragarpena Estatuko Meteorologia Agentziak egin du (Aragoi, Errioxa eta Nafarroako Zentroak), eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, berriz, parte berezia egin du Iruñerako.
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak "Goya. La Tauromaquia" izeneko erakusketa aurkeztu du, gaur goizean, Nafarroako Museoan. Bertan, berrogei grabatu egongo dira ikusgai, datorren irailaren 21 arte.