Castellano | Euskara | Français | English
Ospitale publikoek Sanferminetarako antolatu dituzten larrialdi zerbitzuak bisitatu ditu, gaur goizean, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak. Aipaturiko zerbitzuak indartu eginen dituzten egunotan, entzierroekin eta oro ohar Sanferminekin zerikusia duten gorabeherak artatzeko.
J.E.A. 37 urteko lekunberritarrak zauri larriak jasan ditu Sanferminetako lehenengo entzierroan. Hain zuzen ere, barea hautsita du. Gainera, beste hamabi pertsona artatu behar izan dituzte Iruñeko ospitale publikoetan, entzierroan jasan dituzte zauri eta kolpeen ondorioz. Bakar batek ere ez du zezenen adarrek eragindako zauririk.
Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Atalak jakinarazi duenez, Miura ganadutegiko sei zezen Iruñeko Gas-eko Eskortetara iritsi dira, gaur goizean. Horiexek ziren Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak.