(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 64 pertsona atxilotu ditu Sanferminetan, eta 398 salaketa jaso ditu, ebasketak eta lapurretak direla-eta osteguna, 2008.eko uztailak 10

SOS Nafarroa 112 guneak, berriz, 15.507 dei jaso ditu eta 546 gorabehera artatu ditu


Foruzaingoak 64 pertsona atxilotu ditu, hainbat deliturengatik, uztailaren 6tik 9ra bitarte. Iaz, epe berean, 98 pertsona atxilotu zituzten. Besteak beste, honako hauek nabarmendu ditzakegu: 18 atxilotu, diru-zorroak lapurtzeagatik; 19, kalteak eragiteagatik; 14, bide segurtasunaren aurkako delituengatik; 4, ez obeditu eta aurre egiteagatik; 1, sexu erasoarengatik; eta 8, beste delitu batzuengatik.


Bestalde, Herritarrak Artatzeko Bulegoan (Gaztelu Plaza) 398 salaketa egin dituzte. Hain zuzen ere, 339 salaketa ebasketengatik egin dituzte, eta 11, berriz, indarra erabiliz egindako lapurretengatik. Era berean, 17 salaketa egin dituzte eraso eta kalteengatik. Iazko epe berean, berriz, 616 salaketaren izapideak egin zituen Foruzaingoak (557, ebasketengatik, eta 10, berriz, lapurretengatik): Beraz, ebasketengatik egindako salaketen kopuruak %40 inguru egin du behera. Hala ere, kontuan hartu behar dugu iazko Sanferminak asteburuan hasi zirela (gisa horretako delitu gehien jazotzen diren egunetan).


Herritarrak Artatzeko Bulegoan salaketa gehien egin ziren eguna uztailaren 6a izan zen (igandea). Egun horretan 131 salaketaren izapideak egin zituzten, hain justu (117, ebasketengatik, eta 5, lapurretengatik). Uztailaren 7an, berriz, 117 salaketaren izapideak egin zituzten (95, ebasketengatik, eta 2, lapurretengatik); uztailaren 8an, 90 (73, ebasketengatik, eta 3, lapurretengatik); eta atzo, uztailaren 9an, 60 (54, ebasketengatik, eta 6, beste gorabehera batzuengatik).


Zirkulazioari eta bide segurtasunari dagokionez, Foruzaingoaren Trafiko Ataleko patruilek zirkulazioko 24 istripu artatu dituzte egunotan. Istripu horietan 38 ibilgailu egon dira nahasita, eta pertsona bat hil da. Beste 12 pertsona zauritu egin dira.


Era berean, Trafiko Ataleko patruilek alkoholemiako 870 proba egin dituzte, eta 14 gidari atxilotu dituzte, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Beste 31 gidariri salaketa administratiboa jarri diete gidatzeko baimenduta dagoen alkohol muga gainditzeagatik.


Bestalde, udal ordenantzak urratu dituzten 26 pertsonei salaketa administratiboa jarri diete foruzainek (gehienei kalean pixa egiteagatik). Zirkulazioko eta bide segurtasuneko arau-urraketengatik 113 salaketa egin dituzte, eta baita beste 12 ere, zezenketetan eta entzierroetan. Uztailaren 6an, txupinazoaren aurretik, Prebentzio eta Esku-hartze Brigadako poliziek 50 dozena arrautza, 138 irin poltsa, 121 ziape eta ketchup pote, eta 484 spray pote (aparra) konfiskatu zituzten.


Azkenik, Herritarrak Artatzeko Bulegoak galdutako 217 objektu bildu ditu egunotan (asko, diru-zorroak, dokumentazio eta guzti). Bildutako gauzak Galdutako Objektuen Bulegora eramaten dituzte egunero (Iruñeko Udaltzaingoa, Iratxeko Monasterioa kalea, 948 42 06 12 telefono zenbakia).


SOS Nafarroak 15.507 dei jaso ditu jaietan, eta Sanferminekin zerikusia zuten 546 gorabeheren artapena kudeatu du


 Uztailaren 6ko 7:00etatik uztailaren 9-ko gauerdira arte Nafarroako Larrialdietako Agentziako SOS Nafarroa 112 guneak Foru Komunitate osoko 15.507 dei jaso ditu eta Sanferminekin zerikusia zuten 546 gorabeheren artapena kudeatu du (213, uztailaren 6an; 133, uztailaren 7an; eta ehun bat, uztailaren 8an eta 9an). Aipaturiko gorabeheretatik 269tan beharrezkoa izan da norbait ospitalera eramatea. Hain zuzen, 60 pertsona (kasuen %22,30) alkohol intoxikazioarengatik eraman behar izan dituzte ospitalera; 55 (%20,45), traumatismo eta zauriengatik; 26 (%9,67), politraumatismoengatik; 20 (%7,43), entzierroan jasandako traumatismoengatik; eta gainerakoak, beste gorabehera batzuengatik. Gainera, aipaturiko 269 gorabeheretatik 163 Iruñeko alde zaharrean jazo dira. SOS Nafarroak koordinatu dituen zerbitzuak eskaini dituztenak honako hauek izan dira: Gurutze Gorria (94), DYA (136), SEIS (2) eta Baztan Bidasoa (33). Nafarroako Ospitalera 86 pertsona eraman dituzte; Bideko Ama Birjina Ospitalera, 81; eta San Martin Anbulatoriora, 40.


Era berean, uztailaren 6tik 9ra bitarte, entzierroaren ibilbidean larrialdiak artatzeko 6 postutan (Santo Domingo, Udaletxea, Mercaderes, Estafeta, Telefónica, eta zezen plaza) 118 pertsona artatu dituzte, eta 22 zauritu eraman dituzte ospitaleetara (13, uztailaren 7an; 5, uztailaren 8an; eta 4, uztailaren 9an).


SOS Nafarroa 112 gunean orain arte jaso duten dei kopurua aurreikuspenen baitan dago, eta ondorioz, gorabehera guztiak behar bezala eta normaltasunez artatu ahal izan dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa