(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adarkada jaso duen lasterkari bat eta traumatismoak dituzten beste sei eraman dituzte ospitalera 2008ko Sanferminetako laugarren entzierroaren ondoren osteguna, 2008.eko uztailak 10

Valladolideko 28 urteko gizonezko batek (I.F.R.) adarkada jaso du Sanferminetako laugarren entzierroan, Estafeta hasieran. Nafarroako Ospitalean ebakuntza egin diote, eta diagnostikoa zehaztu gabe dago.


Entzierroaren irudia

Valladolideko gizonezko batekadarkada jaso du ( irudia handitu )

Adarkada eskuineko izterrean jaso du, eta zauriak bi ibilbide ditu. Lehenengo ibilbidea goranzkoa da, eta 10 zentimetro ditu (larruazalpeko ehunean). Bigarrena, berriz, barruranzkoa da, 15 bat zentimetro ditu, eta kanpoaldeko bastoa zatitu dio. Adarkadak ez dio kalterik eragin nerbio-hodi sisteman. Valladolideko lasterkaria Traumatologia Zerbitzuan dago, solairuan.


Gainera, beste sei lasterkari ere Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura honako hauek eraman dituzte:


- D.J., 31 urtekoa (Florida, EEBB). Garezurreko traumatismoa du, eta Behaketan egonen da, 24 orduz. Udaletxe inguruan zauritu da.


- J.G.H.N., 62 urteko iruindarra. Garezurreko traumatismo arina du. Mercaderes kalean zauritu da. Diagnostikoa arina da, eta gaur bertan emanen diote alta.


- J.M.V., 39 urteko valentziarra. Garezurreko traumatismo arina du, eta baita ubeldurak ere eskuineko zangoan. Mercaderes kalean zauritu da. Diagnostikoa arina da, eta dagoeneko eman diote alta.


Entzierroaren bigarren irudia

Gainera beste sei korrikalarik traumatismoak dituzte. ( irudia handitu )

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura, berriz, honako lasterkari hauek eraman dituzte:


- P.A.N., 33 urteko iruindarra. Hainbat ubeldura diru. Mercaderes kalean zauritu da. Behaketan egonen da, eta diagnostikoa ez da oso larria.


- A.D.L., 33 urteko iruindarra. Garezurreko traumatismo arina du. Mercaderes kalean zauritu da. Dagoeneko eman diote alta.


- C.D.B., 48 urteko iruindarra. Garezurreko traumatismo arina du. Udaletxe inguruan zauritu da. Dagoeneko eman diote alta.


Lehenengo entzierroan zauritutako bi lasterkariri alta eman diote


Sanferminetako lehenengo entzierroaren ondoren Nafarroako Ospitalera eramen zituzten bi lasterkariri alta eman diote azkeneko orduetan. Honako hauek dira: J.P., 20 urteko kaliforniarra (EEBB), gizonezkoa; eta B.K., 26 urteko korearra, gizonezkoa.


Lehenengo hiru entzierroetan zauritutako hiru pertsona daude oraindik Nafarroako Ospitalean. Honako hauek:


-J.E.A., 37 urteko lekunberritarra (Nafarroa), gizonezkoa. Uztailaren 7an zauritu zen, astelehenean, eta honako lesio hauek ditu: bularraldeko traumatismoa, hemopneumotoraxa, hainbat haustura saihetsean, arteka barean, eta hematoma sabelaren inguruan. Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Diagnostikoa larria da, baina onera egiten ari da.


-A.G.H., 37 urteko zornotzarra (Bizkaia). Uztailaren 8an zauritu zen, asteartean. Traumatismoa du eskuineko ukondoan eta bizkar-gerrialdean, eta haustura gerri-ornoetan. Onera egiten ari da, eta diagnostikoa ez da oso larria.


- W.M.D., 22 urteko kaliforniarra (EEBB). Uztailaren 9an zauritu zen, atzo. Adarkada jaso zuen ipurmasailean. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan dago. Diagnostikoa larria da, baina egonkor dago.


Gainera, Bideko Ama Birjina Ospitalean honako hauek daude:


- E.I.P., 31 urteko bilbotarra. Uztailaren 8an zauritu zen, asteartean. Adarkada bat du ezkerreko izterrean, barrualdean, baina ez da sakona. Asteartean ebakuntza egin zioten, eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Diagnostikoa ez da oso larria, eta onera egiten ari da.


- J.M.I.S., 45 urteko iruindarra. Uztailaren 8an zauritu zen, asteartean. Haustura irekia du eskuineko orkatilan (tibia eta peronea). Asteartean ebakuntza egin zioten, eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Diagnostikoa larria da, baina onera egiten ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa