Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak goi karguendako soldaten izoztea onetsi du gaurko bilkuran, alde batetik, eta beste aldetik Nafarroako Gobernuko langileen gastuari eusteko beste neurri batzuk. Jakina denez, joan zen ekainaren 23an Nafarroako Gobernuak hainbat neurri onetsi zuen gastuari eusteko (2008ko Aurrekontuetan 150 milioi euroko aurrezpena suposatzen dutenak) eta gaur onetsitakoak neurri haien osagarriak dira.
Nekazaritzarako laguntzen eskari bat izan da, eta Lizarrako Agralcok (Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas) egin du
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Justizia Jauregia handitzeko proiektuaren idazkuntza eta obren zuzendaritza kontratatzeko baimena eman dio Justizia departamentuko zuzendari nagusiari. Guztira 366.560 euroko kostua izango du eta 2008tik 2011rako ekitaldietan ordainduko da.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran bingo jokoaren erregelamendua aldatzen duena sarietarako erabiltzen diren diru-sarreren portzentajearen zenbatekoa eta banaketa egokitzeko xedez. Aipatu portzentajeek %1eko murrizketa izanen dute batez beste.
European Addresses Infrastructure – EURADIN (europar helbideen azpiegitura) izeneko proiektuari lotutako hitzarmena onetsi du Gobernuak eta 2010era arte 147.445 euroko gastua egiteko baimena eman du. Aipatu proiektua eContentPlus izeneko programaren barrenean jasota dago.
Nafarroako Gobernuak 172.451 euroko gastua onartu du NAMAINSA erakundeak (Nafarroako Industria Ingurumena SA) Nafarroako hondakinen kudeaketa plan integratu berri bat egin dezan.
"Julian Gaiarre" Nazioarteko 12. Kantu Lehiaketan izena eman zuten 90 abeslarietatik 72 hautatu dituzte. Kanporaketa probak irailaren 13an eta 16an eginen dituzte, eta azken proba, berriz, irailaren 19an. Biharamunean, irailaren 20an, sariak banatuko dituzte, eta Pablo Sarasateren heriotzaren urtemugako kontzertua eginen dute.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau deskargatu.
Nafarroako Gobernuak erabaki duenez, hirigintza, lurzoru eta etxebizitza arloko lankidetza hitzarmena izenpetuko du Iruñeko Udalarekin, Nafarroa 2012 Planaren esparruan. Hartara, babes ofizialeko 600 etxebizitza eraikiko dituzte, salerosteko, eta baita beste 200 bat ere, alokatzeko.
Nafarroako Gobernuak Ripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldatzeko espedientea onetsi du gaurko bilkuran. Espedientea Burlatako Udalak sustatua da eta haren helburua da Udalarenak diren zenbait lursailen erabilera eta eraikigarritasuna aldatzea.
Nafarroako Gobernuak hitzartu duenez, Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuen eremu bat garatzeko Plana Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektorial (UEPS) izendatu dute. Aipaturiko Plana “Cordovillako jabeen Elkarteak” sustatu du, eta aurreikuspenen arabera, 4.300 bat etxebizitza eraikiko dituzte bertan (%80-100 etxebizitza babestuak).
Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako 41 gaztek "Nafarroa 2008" Nazioarteko Ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaroa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak inauguratu du, gaur goizean, Iruñeko "Fuerte el Príncipe" Gazteentzako Egoitzan.