Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak onartu duenez, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak eta Gregorio Galilea Arazuri Vianako alkateak lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, aurki, Las Cañas urtegiko dikeak indartu eta hobetzeko.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXV. Astea inauguratu du, gaur eguerdian. Inaugurazio ekitaldia Gustavo de Maeztu Museoan egin dute, eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria ere bertara bildu da. Lizarrako Astea uztailaren 25era bitarte eginen dute, "La Historia Medieval hoy: percepción académica y percepción social" (Erdi Aroko Historia gaur: hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntua) izenarekin.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau deskargatu.
Gaur, inbertsioak sustatzeko zerga beherapenak eta finantzaketa neurriak biltzen dituen Foru Legearen proiektua onartu du Nafarroako Gobernuak, eta Parlamentuari igorri dio.
Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko bileran, ETA erakunde terroristak asteburu honetan egin dituen atentatuak gogor gaitzetsi ditu. Getxoko banketxe baten aurka eta Kantabriako bi herri turistikotan egin dituzte atentatuak, hain zuzen ere.