Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Nafarroako Museoko txanpon bildumako funtsak ugaritu ditu, berriki, erosketa bat eta dohaintza bat egin ondoren.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 465.805 euroko laguntzak eman ditu, museoetarako eta museoetako bilduma iraunkorretarako. Beraz, aurtengo laguntzen guztizko zenbatekoa 2007koa baino %22,61 handiagoa izan da (iaz, 360.473,66 euroko laguntzak eman zituen Gobernuak).
Hezkuntza Departamentuak doktorego ondoko laguntzen programa onartu du, berriki. Doktoreen ikerketa gaitasuna hobetzeko ekintzak egiteko doktorego ondoko laguntzak dira, hain zuzen ere (2008an hasitako ekintzak). Xede horretarako, 686.641,65 euroko gastua egiteko baimena eman du Departamentuak.
"Heraldo de Aragón" egunkariko erreportaje batean, Expo Erakusketako pabiloiek Estatuko eta atzerriko bisitariekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten hizkuntzak aztertu dituzte