Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Garapen Laguntza eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 500.000 € banatu ditu 28 elkarte eta erakunderen artean, 2008an garapenerako laguntzaren arloan sentiberatze jarduerak antolatzeko.
Honako hauek dira laguntza jaso duten elkarte edo entitateak, proiektuak eta dagozkien zenbatekoak:
-"Afrika Ezinbestekoa" Elkartea, IPES Elkarteak ordezkatua: 22.500 € "Afrika ezinbestekoa" izeneko sentiberatze kanpainaren zortzigarren edizioa antolatzeko.
-Garapenerako Herrixka Alternatiboa: 11.215 €-ko diru laguntza Kolonbiako egoerari buruzko sentiberatze ekimen bat egiteko, eta 24.885 € Libanori eta palestinar errefuxiatuen eremuei buruzko jarduera bat burutzeko.
-Bakearen aldeko Lankidetzarako Batzarra: 16.656 €-ko diru laguntza "Nafarroako Artistak Palestinaren alde" jarduera finantzatzeko.
-UNESCO Nafarroa: 2.803 €-ko diru laguntza "Hezkuntza Elkarbanatu" ekimenerako.
-Elkartasunaren Etxea: 16.231 € "Mugak zabaltzen" jarduerarako.
-Nafarroako Mugarik Gabeko Ingeniaritza: 6.618 € "Hegoaldeko nekazarien borroka: lurra eskuratzeko eskubidea eta elikagai subiranotasuna".