(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

165.243 € bideratu zaizkie diru laguntzetan irabazi asmorik gabeko bost erakunderi, gizarteratzeko etxebizitza programaren funtzionamendu gastuetarako asteazkena, 2008.eko abuztuak 6

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 165.243 € bideratu ditu diru laguntza gisa irabazi asmorik gabeko bost erakunderentzat, gizarteratzeko etxebizitza programan dituzten funtzionamendu gastuetarako.


Laguntzen erakunde onuradunak dira: Anafe Elkartea: 72.071 €, La Majarí Elkartea: 40.738 €, Elizbarrutiko Caritas: 5.014 €, Santa Lucía Fundazioa: 11.670 € eta Ijitoen Idazkaritza Fundazioa: 35.749 €.


Zentzu horretan, gogorarazi beharra dago Gizarte Zerbitzuetako 15/2007 Foru Legeak xedatzen duela gizarte zerbitzuen arloan botere publikoek eginen dituzten jarduerek helburu nagusitzat izango dutela, besteak beste, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta normalizazioa, parte hartzea eta gizarteratzea sustatzea, baita pertsona guztiak politika, ekonomia, kultura eta hezkuntza arloan integratzea ere; gainera, komunitatearen parte hartzea sustatuko dute gizarte beharrei erantzuteko, bereziki, talde baztertuenen erakunde ordezkatzaileen beharrei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa