(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur-en jarduerak datorren asteburuan iritsiko dira interes turistikoa duten hamahiru lekutara asteazkena, 2008.eko abuztuak 6

Cultur programa, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez antolatutako kultur hedapenerako programa, datorren asteburuan iritsiko da Foru Erkidegoko hamahiru herri eta gune turistikoetara.


Ostiralean, abuztuaren 8an, 20:00etan, Bacoren Doinuak zikloaren barruan, Gareseko Señorío de Sarriá Upategian, jazz kontzertu bat eskainiko du Gaztelurrutia-López Jaso Dúo taldeak; Erriberriko Ardoaren Museoan, berriz, 19:00etatik aurrera, ardo dastatze ikastaro bat eginen dute, Nafarroako Ardoaren Kofradiak antolatuta; Bertizko Jaurerrian, 19:00etan, Mushrooms Klarineteen Kuartetoak joko du, eta Corellako Arrese Museoan, Syrinx Trioak kamera musikako kontzertu bat eskainiko du, 20:00etan.


Larunbatean, abuztuaren 9an, 19:00etan, Otsagabiako frontoian "Euskal Jai Alaia" zesta puntako ikuskizuna eginen dute; Gareseko plazan, 20:30ean, Iddawc taldeak musika folkeko kontzertu bat eskainiko du; Vianako plazan, berriz, 20:45ean, Miguel Ángel eta "La Cantina" mariatxiak emanaldia eskainiko dute; Erronkariko Gayarre museoan, aldiz, Daniel Gutiérrez piano jotzaileak eta David Etxeberria tenorrak bi kontzertu eskainiko dituzte, 13:00etan eta 18:30ean, eta Zangotzako Vallesantoro Jauregia Kultur Etxean, 20:30etik aurrera, kontzertu bat izanen da, Jorge Sánchezen kuartetoarekin.


Igandean, abuztuaren 10ean, Orgiko (Lizaso) hariztian, 12:30ean eta 18:30ean, Tutera Hiriko Haizeen Ensembleak bi kontzertu eskainiko ditu; Orreagako Kolegiatan, 13:00etan, Goldberg Trioak eta Ferran Tamaritek joko dute; Irantzuko Monasterioaren klaustroan, 12:30etik aurrera, Orkoiengo San Migel Abesbatzak abestuko du, eta Xabierreko Auditorian, Sphera Antiqva orkestra barrokoak kontzertua eskainiko du 13:00etan.


Orobat, abuztuaren 31n, Leireko Monasterioan (astelehenetik ostiralera, 19:00etan eta ostegunetan 19:30ean) eta La Olivako Monasterioan (astelehenetik larunbatera, 18:30ean, eta igandetan, 18:25ean) bezpera kontzertuak izanen dira, eta hainbat erakusketa ikusgai egonen dira: Teresa Sabatérena, Agoitzeko Kultur Etxean, Joaquín Ilundáinena Bertizeko Jaurerriko Jauregian, Alberto Berásteguirena Erriberriko Errege Jauregian eta Jesús Riverorena Vianako Kultur Etxean.

Dokumentazioa:
Cultur 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa