(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zinema eta antzerkia "Herriz herri" programaren eskutik, Nafarroako bost udalerritan, asteburuan osteguna, 2008.eko abuztuak 7

"Herriz herri" programa, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez berrehun biztanletik beherako herrientzako antolatu duen antzerki eta zinema programa, Foru Komunitateko bost udalerritara iritsiko da asteburu honetan.


Bihar ostirala, abuztuaren 8an, Galarreko frontoian Como locos por el oro (Ero moduan urre bila) filma proiektatuko dute, eta Bakedanoko frontoian Atikus taldeak "El beso del agua" (Uraren muxua) antzerki lana taularatuko du.


Larunbatean, abuztuaren 9an, Legardako plazan Papá por sorpresa (Aitatxo ustekabean) filma eskainiko dute; Atikus iritsiko da "El beso del agua" (Uraren muxua) lanarekin Imarkoaingo frontoira, eta Urzainkiko frontoian Iron Man (Burdinazko gizona) filma proiektatuko dute.


Proiekzio eta antzezpen guztiak 22:00etan hasiko dira.

Dokumentazioa:
Correpueblos 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa