(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero-indarkeriaren biktimei zuzendutako Nafarroako harrera-errekurtsoek %70eko okupazioa izan zuten 2007an ostirala, 2008.eko abuztuak 8

Urgentziazko abegi-zentroek, harrera-etxeek eta bizileku-pisuek 228 pertsona artatu zituzten, 118 emakume eta 110 adingabeko


Genero-indarkeriaren biktimei zuzendutako Foru-Erkidegoko harrera-errekurtsoek %70eko okupazioa izan zuten 2007an, tratu txar edota sexu-erasoen biktima diren emakumeen arreta integralerako Erakunde arteko Akordioaren urteko jarraipen-txostenean bildutako datuen arabera, aurreko ekainean akordioaren Jarraipen-Batzordeak onartutakoa. Txostena Nafarroako Gobernuak egin du, Batzorde horretako buru den Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren (INAI) bidez, Batzordea osatzen duten erakunde eta entitate desberdinek genero-indarkeriaren eremuan kudeatzen dituzten ekintza, zerbitzu eta prestazioei buruz bidalitako informazioan oinarrituta. Halaber, INAI Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriaren politika publiko eta prebentzio-errekurtso guztiak sustatzeko eta koordinatzeko ardura duen erakundea da.


Horrela, arreta-errekurtsoen batez bestekoa, urgentziazko abegi-zentroek, harrera etxeek eta bizileku-pisuek osatutakoa, %70ekoa izan da 2007an. Zehazki, urgentziazko abegi-zentroetan 175 pertsona artatu zituzten (96 emakume eta 79 adingabeko), harrera-etxeetan 32 pertsona (13 emakume eta 10 adingabeko) eta bizileku-pisuetan 21 pertsona (9 emakume eta 12 adingabeko).


Gogorarazi beharra dago tratu txar edota sexu-erasoen biktima diren emakumeen arreta integralerako Erakunde arteko Akordioa 2002an sinatu zutela Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Gobernu Ordezkaritzako, Nafarroako Auzitegi Nagusiko (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren izenean) eta Nafarroako Fiskaltzako ordezkariek. Akordioaren helburua, batetik, tratu txar edo sexu-erasoen biktimen laguntzan inplikatutako erakundeen arteko koordinaziorik handiena eta egokiena lortzea da; bestetik, Foru-Erkidego osoan ekintza-jarraibide homogeneoak ezartzea, biktimen arretaren erabateko onurarako eta ustezko erasotzailea epailearen aurrean jartzeko bideak ezartzeko.


Halaber, 2007ko txostenean bildutakoaren arabera, gizarte ekintzaren eremuan, Sos Navarra 112-k emergentziazko jarduera guztiak koordinatzeko ardura duena izaten jarraitzen du (errekurtso sanitario, sozial eta polizialak, eta baita genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako aholkularitza psikologikoa eta juridikoa ere). Izan ere, 2007. urtean "Larrialdia tratu txarrak" izendatutako 438 intzidente bildu zituen, 2006. urtean baino 145 kasu gutxiago. Intzidente gehienak Iruñea-Pamplonan gertatu ziren, 178 esku-hartzeekin, guztien %40,63. Jarraian, Tutera-Tudelan 45 intzidente gertatu ziren, guztien %10,27.


Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendurako Sailetik biktimei eskainitako gizarte-laguntzak artatzeko, aurreko urteetan bezala, babes ofizialeko etxebizitzen kanpainan etxebizitzen %3ko erreserba egin da genero-indarkeriaren biktima direnentzat, 8/2004 foru-Legeak aurreikusi bezala, Nafarroako etxebizitzaren Babes-Publikoari buruzkoa. Horrela, 2007. urtean 41 etxebizitza adjudikatu dira genero-indarkeriaren biktimentzat; horietako 10, alokairuan eman dira eta 31, salerosketa-erregimenean.


Bestalde, Gizarte Gaietako, Familia, Gazteria eta Kirol Sailetik 9 laguntza eman dira genero-indarkeriaren emakumezko biktimentzat, errekurtso ekonomiko urriak eta enpleguren bat lortzeko zailtasunak dituztela egiaztatzen dituztenentzat. Halaber, sail horretatik genero-indarkeriaren biktimako 70 egiaztapen luzatu dira pertsona horientzat aurreikusitako etxebizitza-erreserbarako sarbidea izateko.


Enpleguaren eremuan, Nafarroako Enplegu Zerbitzutik genero-indarkeriaren biktima izan diren 65 emakumeri arreta berezia eskaini zaie bi laguntza mota izapidetzeko: errekurtso ekonomiko urriak eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren emakumezko biktimen egiaztapenaren, eta gizarteratzeko errenta aktiboaren programaren bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa