(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekaineko langabezia tasa Europar Batasuneko eta Espainiako batez bestekoa baino % 5,6 txikiagoa izan da ostirala, 2008.eko abuztuak 8

Foru komunitateak krisiarekiko aldeko jarrera duela nabarmendu du Roig kontseilariak


2008ko lehenengo seihilekoan Nafarroak Euroguneko, Europar Batasuneko 27 herrialdetako eta Espainiako langabezia tasa baino % 5,6 txikiagoa izan du. Hala, Europako Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) berriki ezagutarazitako datuen arabera, Foru Komunitateak Suedia eta Irlandako langabezia tasen antzekoa izan du ekainean; eta Alemanian eta Frantzian baino langabezia gutxiago izan du.


Eurostatek herrialde kideei buruz eskainitako datu ofizialei esker, Nafarroan ekainean erregistratutako langabezia tasa Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) emandako datuekin aldera daiteke. Foru Komunitateak % 5,6ko langabezia tasa orokorra izan zuen ekainean, eta lehenengo seihileko langabezia tasa orokorra % 6,8koa izan zen. Euroguneko (EA 15) tasa, berriz, % 7,3koa izan zen. Gainera, Nafarroako datuak Espainiako batez bestekoa baino baxuagoak dira, Espainiako langabezia tasa orokorra % 10,7koa baita.


Eurostaten informazioak Europako herrialdeek 2008ko ekainaren 30era arte edukitako langabezia tasak bildu ditu. Duela gutxi, Estatistikako Institutu Nazionalak denboraldi berari dagozkion Espainiako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuak jakinarazi ditu, eta horri esker, bi adierazleen arteko alderaketak egin daitezke. Gogoratu behar da, BAI lan merkatuaren analisi estatistikoa egiteko Espainiako tresna homologatu bakarra dela, langabezia datuak gainerako herrialdeetako eta komunitate eskualdeetako datuekin alderatzeko.


Nafarroako langabezia tasa orokorra (% 5,6) baino baxuagoa Danimarkak (% 2,6), Herbehereek (% 2,8), Luxenburgok, Estoniak eta Austriak (% 4,1% bakoitzak) eta Suediak (% 5,1) bakarrik dute. Izan ere, Foru Komunitatearen langabezia tasa Irlandakoa (% 5,7), Finlandiakoa (% 6,3), Belgikakoa (% 6,8), Alemaniakoa (% 7,3), Frantziakoa (% 7,5) eta Espainiakoa (% 10,7) baino txikiagoa da.


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak era positiboan balioetsi ditu Eurostateko datuak; izan ere, langabeziari dagokionez, maila ona du Foru Komunitateak Europan. Kontseilariak hainbat hausnarketa egin ditu zifren gainean; lehenengoa zera da, "Nafarroak ziurgabetasun ekonomikoko unea bizi duela, eta Espainiako gainerako eskualdeak eta Europako hainbat herrialde baino egoera hobean dagoela, nazioarteko finantza krisiaren eraginari berme handiagoarekin aurre egiteko. Bestalde, kezkagarria da ekainean Europako langabezia tasa handiena izan duen herrialdea Espainia izan dela ikustea. Espainiarekin batera Eslovakia izan da Europa mailan batez besteko altuena izan duen herrialdea, hain zuzen ere, % 10eko langabezia tasa. Lan merkatu komun bat osatzen dugu eta Espainiari eragiten dionak Nafarroari ere eragiten dio".


Roig kontseilariaren iritziz, datozen hilabeteetan krisia areagotzeak Nafarroako langabetuen kopurua gehitzea ekar dezake. "Edonola ere, mugak jartzen saiatuko gara, langileei ahalik eta gutxien eragin diezaien". Roigek gogorarazi du baita ere, Nafarroako Gobernuak (UPN eta CDN) PSNrekin neurri eta plan garrantzitsuak hitzartu dituela Foru Komunitateko ekoizpen jarduera sustatzeko. Horrez gain, Nafarroako ekonomiak oso egitura orekatua duela esan du. Zentzu horretan, "Nafarroa indartzeko taldean lan egiten jarraitu behar dugu" adierazi du Roig kontseilariak.

Dokumentazioa:
Tasa de paro en Europa en junio de 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa