(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

716.818 euroko gastua baimendu da “Tierra Estella Bus” zerbitzua 6.000 bizilagun gehiagok erabil dezaten

astelehena, 2008.eko abuztuak 11

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2008-2011 epean 716.818 euroko gastua egitea baimendu dio Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari, Iruña eta Logroño arteko eta ibilbide horretako (NA-11) herrietako bidaiarien garraio publiko erregularraren baldintzak aldatzeko.



Garraio-linea hau La Estellesa S.A. enpresari esleitu zitzaion 1990. urtean. Ondoren, 2004ean, esleipenaren baldintzak aldatu ziren, Lizarra eta inguruko Abartzuza, Aiegi, Oteitza, Villatuerta eta Deierri (Beriain) herrien arteko zerbitzuak areagotzeko. Herri hauetan eskaintzen den zerbitzuaren izena “Tierra Estella Bus” da, eta bi linea ditu. 1. linea Lizarra, Villatuerta eta Oteitzan aritzen da, eta 2. linea, berriz, Abartzuza, Bearin, Lizarra eta Aiegin. Zerbitzuaren aldaketa burutzeko, zerbitzuaren areagotzeak sorturiko ustiapen-defizitari aurre egiteko ordain ekonomikoaren araubidea ezartzen duen hitzarmena sinatu zuen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak enpresarekin eta udalerri onuradunekin.


2004-2007 epean nabarmen egin zuen gora “Tierra Estella Bus” zerbitzuaren bidaiari kopuruak. 2004an 35.237 izan ziren; 2005ean, berriz, 158.826; 2006an, 177.558, eta 2007an, 185.000. Aldi berean, zerbitzuaren ordain ekonomikoak ondorengoak izan ziren: 2004an, 59.000 euro; 2005ean, 232.000; 2006an, 235.000, eta 2007an, 234.300 euro.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa