(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroak hegaztiak behatzeko ekintzak eskaintzen ditu uda honetan asteartea, 2008.eko abuztuak 12

Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroak hegaztiak behatzeko ekintzak eskaintzen ditu uda honetan. Zentroa Landa Garapena eta Ingurumena departamentuaren menpe dago eta bere helburu nagusia zera da, Irunberrieta Arbaiungo arroilei buruzko ezagutza bultzatzea, haiekin erlazionaturiko ekosistema bereziekin batera.


Hain zuzen ere, zentroak "Espioi bat Arroilan" ekintza eskainiko du abuztuaren amaierara arte. Ekintza Irunberriko Arroileko kameratik jasotako irudien proiekzioan oinarrituta dago, bertan bizi diren espezieak ezagutzera emateko. Emanaldia zentroan bertan eskaintzen da, asteartetik ostiralera, 12etan eta 13.30etan.


Beste ekintzetako bat "Teleskopioa" izenekoa da, eta Irunberriko eta Arbaiungo arroiletan hegaztiak teleskopio bidez zuzenean behatzean datza, arroiletako zaindarien zuzendaritzapean eta beraien azalpenez lagunduta. Ekintza larunbatetan egiten da, Arbaiungo Arroilan, Isoko portuko behatokian hain zuzen; eta igandetan, Irunberriko Arroilan, bi kasuetan arratsaldeko 19tan.


Bestalde, Zentroak prismatikoak alokatzeko aukera ematen du, Irunberriko Arroilako informazio-etxolan euro baten prezioan. Aipatu ekintzez gain, hegaztien behaketari buruzko informazio gehiago eska daiteke Interpretazio Zentroan eta etxolan.


Arroilen Interpretazio Zentroa Irunberriko Plaza Nagusian dago eta irailaren 15a bitartean dago zabalik, asteartetik igandera, 10etatik 14etara, eta 16.30etatik 20.30etara. Astelehenetan itxita dago. Informazio gehiago nahi izanez gero, zentroaren telefono-zenbakira dei daiteke: 948 88 08 74.


Zentroaren helburua zera da, Irati eta Salazar ibaiek nafar Pirinioetako uren bidez landu dituzten Irunberri eta Arbaiungo arroilen ezagutza sustatzea, eta baita haiekin erlazionaturiko ekosistema bereziak ezagutzea ere. Bi arroilek sai arre kolonia garrantzitsua dute, baina aipatzekoa da Arbaiungo sai kolonia Iberiar Penintsulako garrantzitsuetarikoa dela.


Zentroak hiru solairutan banatzen ditu bere edukiak. Beheko solairuan zentroari eta zonari buruzko informazio orokorra eskaintzen du, eta Lunbierreko arroko arroila, lur, jende eta ogibideei eskainitako interpretazio gunea ere hartzen du. Horrez gain, turismoari eta ingurumenari buruzko informazioa eskaintzen du web dokumentu, liburu, aldizkari eta bideo sortari esker.


Lehen solairuko erakusketa areto nagusiak Eskualdeko ezagutza sozial, natural, historiko eta kulturalaren ezagutzan sakontzeko aukera ematen du, Lunbier eta Arbaiungo arroilen berezitasun eta bitxitasunak bereziki azpimarratuz.


Azkenik, bigarren solairuak ludoteka-liburutegia hartzen du. Entretenimendurako gunea da, eta banakako zein taldekako jolasak, liburuak eta ipuinak ditu. Aipagarria da zentzuen tunelaren labirintoa, non bisitariak natura ingurunea ezagutzeko aukera duen usain eta lurrinez, ukimen-sentsazioez, hotsez eta ikuspegi eta pertzepzioez baliatuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa