(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak odola bidali die Aragoi eta Madrilgo erkidegoei, udan odol-emate gutxiago izaten diren arren asteazkena, 2008.eko abuztuak 13

Pasa den uztailean, 2.153 odol-emate erregistratu ziren Foru Erkidegoan, eta 2007ko hileko batez bestekoa, berriz, 2.477 izan zen


Nafarroako Odol-Transfusio Zentroan odol-ematea

Medarde doktorea odol-emaile batekin hitz egiten. ( irudia handitu )

Uztaila eta abuztuan odol-emate kopurua jaitsi egin ohi da. Izan ere, udan biztanleriaren ohiturak aldatzen dira –oporrak, ordutegi aldaketak, aisiarako denbora gehiago- eta horren ondorioz odol-emateak jaitsi egiten dira. Hala ere, ospitaleek odolaren behar bera izaten dute ebakuntza kirurgikoen programak mantendu egiten direlako eta, gainera, larrialdien eraginez sortzen diren beharrak handitu egin daitezke auto-istripuen areagotzea dela eta.


Odol-produktuen erreserben jaitsiera larriak osasun zentroetan lan egiten duten profesionalen kezka sortu du, eta hori dela eta, hainbat erkidegotan kanpaina bereziak jarri dituzte abian udan odol-emateak sustatzeko. Ildo horretatik, Odol-emaileen Federazio Nazionalak "Olinpiada Gorria" izeneko ekimena antolatzen du uda guztietan biztanleriaren parte-hartzea bultzatzeko asmoz.


Urtaro honetan, transfusio zentroek etengabe jasotzen dituzte deiak beste erkidegoetatik euren erreserbak osatzeko laguntza eske, eta Nafarroak bidalketa horietan parte hartzen du, Nafarroako ospitaleetan dauden gaixoen osasun-laguntza bermatuz. Gauzak horrela, uda honetan Nafarroatik hainbat odol-bidalketa egin dira Madrilgo eta Aragoiko erkidegoetako transfusio zentroetara.


Nafarroaren egoera


 "Nafarroaren egoera hobea da", adierazi du Antonio Medarde Agustín doktoreak, Nafarroako Odol-Transfusio Zentroko Laguntza-Zerbitzuko buruak. "Autonomia-erkidego guztietatik odol-emate kopuru handiena izateak eta Iruña eta bere arroko biztanle askok oporrak uztaila eta abuztuan zehar antolatzeak udari aurre egiten laguntzen digu".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa