(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goizuetako Ibilbide Megalitikoa inauguratu dute, 52.700 euroko inbertsioa egin ondoren asteazkena, 2008.eko abuztuak 13

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón Errekalkon izan da gaur goizean Goizuetako Cromlechen Ibilbidea inauguratzeko. Ekitaldian Goizuetako alkate Miguel José Lecuona Salaberría, Cederna Garalurreko presidente Luis Gárate Jiménez eta erakunde honetako garapen agente Elena Irigoyen izan dira.


"Goizuetako Ibilbide Megalitikoa" Leader + proiektua da, eta Nafarroako Gobernuaren 2007ko inbertsio turistiko txikien deialdien laguntza izan du. Proiektua burutzeko, 52.700 euroko inbertsioa egin da; horietatik, 6.324 euro Leader + programari dagozkio, eta beste 30.566 euro Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuari. Gainontzekoa Goizuetako Udalak ordaindu du.


Proiektua bi zatitan egin da. Lehenengoa monumentuen mantentzea izan da, monumentu horiek lokalizatu eta identifikatu ondoren. Bigarrena, berriz, balio megalitiko eta paisajistiko handieneko zonen inguruan bi interpretazio-ibilbide sortzean oinarritu da. Honenbestez, produktu turistikoa sortu da, Goizuetako lehena, alegia.


Herri honek baliabide paisajistiko, arkitektoniko, natural eta historiko ugari du, eta horrez gain, landa-etxe bat, camping bat eta hainbat jatetxe ditu, zonaldeko eskaintza turistikoaren osagarri.


Goizuetako ondare megalitikoak tumuluak, dolmenak eta cromlechak ditu. 1982. urtean seinaleztapen lanak egin ziren udalerrian, baina zaharkituta geratu ziren. Gainera, ondare hau dinamizatuko duten ibilbideak definitzearen garrantzia antzeman zen.


Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalurren laguntzarekin, Goizuetako Udalak babeserako eta dinamizaziorako esparrua eman die monumentuei. Horretarako, bi ibilbide megalitiko prestatu eta seinaleztatu ditu, monumentu horien biziraupena bermatzeko, turismoa erakartzeko eta baliabide hauen ustiapen iraunkorrarekin erlazionaturiko jardueren garapena sustatzeko. Aipagarria da Nafarroako Gobernua egiten ari den Lurralde-Antolamendurako Planek Nafarroa Atlantikoan oinarrizko garapen ekonomikoa sor dezakeen sektore kontsideratzen duela sektore turistikoa.


Alkasoaldea eta Aitasemegiko zonak aukeratu dituzte "Ibilbide Megalitiko" hauek martxan jartzeko. Aukeraketa kontserbazio irizpideen arabera egin da, izan ere, esparru hauetan baitaude hoberen mantendu diren cromlechak; horrez gain, irisgarritasuna ere kontuan hartu dute (monumentu askotara joateko autoa erabil daiteke), eta baita balio ekologiko eta paisajistikoa ere, Goizuetako balio natural handienetariko zonak baitira. Baso-pisten eta mendi-ibilbideen sareari esker, mendi-ibiliak, BTT edo motor-ibilgailuz egindako ibilbideak egin daitezke.


Monumentu megalitikoak seinaleztatzeko, 50 zentimetroko altuera duten kareharrizko monolitoak jarri dira, eta horien barruan, identifikaziorako balioko duten aluminiozko plakak jarriko dituzte. Ibilbideak seinaleztatzeko, egurrezko panelak erabili dituzte, non fenomeno megalitikoari eta zonako flora eta faunari buruzko informazioa eskaintzen den, euskaraz eta gaztelaniaz. Horrez gain, informazio-liburuxkak ere argitaratu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa