(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Correpueblosek zinema eta antzerkia hamaika herritara eramango du datozen egunotan asteazkena, 2008.eko abuztuak 13

Correpueblos, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez antolaturiko eta berrehun biztanletik beherako herriei zuzenduriko kaleko antzerki eta zinema programa, Foru-erkidegoko hamaika herritara iritsiko da datorren asteburuan.


Bihar, osteguna, abuztuak 14, Ortiga TDS taldeak "Invierno eseoese" antzerki-lana aurkeztuko du Elizagorriako plazan.


Ostiralean, abuztuak 15, Hortzmugak "Zirko iluna" antzerki-lana eskainiko du Aldatzeko frontoian; Nabaskozen Como locos a por el oro filma eskainiko da; Atikusek "El beso del agua" muntaia egingo du Itzako frontoian, eta Zuñigan Papá por sorpresa filma ikusteko aukera izango dute.


Larunbatean, abuztuak 16, 27 vestidos filma ikusi ahal izango da Villamayor de Monjardinen; Ortiga TDS-k "Invierno eseoese" eskainiko du Artazun; Labion Papá por sorpresa filma eskainiko dute; Mendazan, berriz, Como locos a por el oro pelikula jarriko dute, eta Larrasoañan, Atikusek "El cucumismelo" antzeztuko du.


Azkenik, abuztuaren 17an La búsqueda del diario secreto proiektatuko dute.


Emanaldi eta antzezpen guztiak 22etan hasiko dira.

Dokumentazioa:
Correpueblos 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa