(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiralean 2008/2009 ehiza-aroa hasiko da, ehiza-debekualdi erdiaren irekierarekin asteazkena, 2008.eko abuztuak 13

Abuztuaren 15a eta irailaren 14a bitartean, galeper, usapal, uso eta basahateak ehizatu ahal izango dira ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan


Ehiztariek ostiral honetatik aurrera ehizari ekin ahal izango diote berriz. ( irudia handitu )

Datorren ostiralean, abuztuak 15, Andre Maria Birjinaren zeruratzearen jaiegunean, 2008/2009 ehiza aroa hasiko da ohi bezala, "ehiza-debekualdi erdia" delakoaren irekierarekin. Horren arabera, ehiza-epe horretan, galeperrak, usapalak (arrunta eta turkiarra), etxeko uso basatiak, basahateak, azeriak, mikak, bele txikiak eta beleak ehizatzeko baimena dago.


Ehiza-debekualdi erdi honetan, kupoak ezarri dira galeperrak (hamar ehiztari eta egun bakoitzeko) eta usapal arruntak (bi ehiztari eta egun bakoitzeko) ehizatzeko.


Hegoaldeko ehiza-esparruetan, Ehiza Antolatzeko Planetan (POC) zehaztuta dauden tokietan bakarrik ehizatu ahal izango da.


Gainera, untxi superpopulazioa duten esparruetan ere (3 animalia edo gehiagoko kilometro-indizeak dituztenak), ehiza baimenduta dago, baimena eta zaindari baten presentzia badago, larunbat, igande, eta jaiegun guztietan, abuztuaren 3tik urriaren 12ra arte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa