(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

675.126 lagunek bisitatu dute Nafarroako Pabilioia Expoaren lehen bi hilabeteetan osteguna, 2008.eko abuztuak 14

675.126 lagunek bisitatu dute Nafarroako Pabilioia Zaragozako Expoa joan den ekainaren 14ean ireki zenetik. Honenbestez, Foru-Erkidegoaren standak pabilioi autonomiko bisitatuetarikoa izaten jarraitzen du, Nazioarteko Erakusketaren lehen bi hilabeteak igaro diren honetan.


Lagun batzuk Nafarroako Pabiloitik ibiltzen

Lagun batzuk Nafarroako Pabiloitik ibiltzen ( irudia handitu )

Orain arte, jende gehien izan duen eguna ekainaren 28a izan da, larunbata, Expoko Nafarroaren Ohorezko Eguna, alegia. Egun hartan 23.435 bisitari izan ziren. Jende gehien izan duen bigarren eguna ekainaren 21a izan da, 23.300 bisitari ingururekin. Astegunei dagokienez, aipagarria da joan den asteartea, abuztuak 12, 13.870 bisita izan baitziren. Izan ere, abuztuko bisita kopuruak diferentzia txikiagoa izan du, aurreko hilabeteen aldean, astegun eta asteburuaren artean.


Nafarroako Pabilioia bisitatu duten 675.126 lagunetatik, 348.153 Expoa ireki zen hilean izan ziren bertan (ekainaren 14tik uztailaren 14ra) eta 326.973, berriz, bigarrenean (uztailaren 15etik abuztuaren 13ra). Datu orokorrei dagokienez, Zaragozako Expoak atzo hartu zuen hiru milioigarren bisitaria. Antolatzaileek irailaren 14rako, Expoa ixten den egunerako, bost milioiko zifra lortzea espero dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa