(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat eurotik gorako inbertsioak onartu ditu, Zangozako Merindaderako astelehena, 2008.eko abuztuak 18

Gainera, 889.223 euroko diru laguntza emanen du, 2005-2008ko Toki Azpiegituren Planaren bidez


Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak 1.184.038 euroko inbertsioa onartu du, Zangozako Eskualdeko hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko. Planaren baitan, Nafarroako Gobernuak 889.223 euroko diru laguntza emanen du.


Jarraian, zehaztuta dituzue diru laguntzak jaso dituzten udalerriak (ordena alfabetikoari jarraituz), laguntzen zenbatekoak, eta guztizko inbertsioaren zenbatekoa (parentesi artean):


AIESA (EZPOROGI): 11.420 € (16.315 €). Planaren baitan, 2007ko apirileko euriteen eraginez kalteak jasan zituzten bi horma berrituko dituzte. Lanak, hain zuzen, presakotzat jo dituzte. Harri lanezko horma arruntak dira, herrigunean daude, eta kaleko eta enparantzako zolari eusten diote.


ARTIEDA (URRAULBEITI): 94.987 € (135.696 €). Herriko hainbat kale zolaberrituko dituzte; izan ere, egoera txarrean daude. Dagoeneko berritu dituzten guneetako material bertsuak erabiliko dituzte. Hartara, galtzadan, hartxintxar artifiziala (15 zentimetro) eta betoia (18 zentimetro) botako dituzte. Espaloietan, berriz, betoia (10 zentimetro) eta galtzadarria (6 zentimetrokoa) erabiliko dituzte. Gune batzuetan, galtzadarrizko zintarri bikoitzak jarriko dituzte.


EZKA-ZARAITZUKO HIRI HONDAKINEN MANKOMUNITATEA: 492.161 € (615.201 €), Aizpurgiko zabortegia zigilatzeko. Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakinen Mankomunitateko zabortegia itxi eta berreskuratu eginen dute, ingurumenaren ikuspuntutik. Horretarako, bertan isuritako hondakinak "El Culebrete" zabortegi kontrolatura eraman beharko dituzte. Bestalde, gunea berreskuratzeko, honako lan hauek egin beharko dituzte: lur mugimenduak, garbiketa, hondakinak kargatu eta garraiatzea, eta lixibiatuen putzua eta isurketa eremua ingurumenaren ikuspuntutik berreskuratzea (baso-berritzea, gunea inguruan integratzeko).


GALIPENTZU: 14.128 € (20.182 €). Alde Zaharrean egin beharreko zenbait lan presakotzat jo eta 2005-2008ko Toki Azpiegituren Planaren baitan sartu dituzte. Hain zuzen ere, bost horma oso egoera txarrean daude, 2007ko apirileko euriteen ondorioz, eta berritu eginen dituzte, norbaiti edo herriko azpiegiturei kalterik ez eragiteko. Lanak presakotzat jo dituzte; izan ere, hormak bide publikora edo lursail pribatuetara erortzeko arriskuan daude. Honako lan hauek egin dituzte: erortzeko arriskuan zeuden horma zatiak bota eta berregin (kalera begira harria bistan utzi dute, eta barrualdean, berriz, hormak trinkoak dira).


GARAIOA: 23.127 € (33.039 €). Herriguneko San Gregorio eta Txikirrin kaleetako argiteria publikoa berrituko dute. Hain zuzen ere, 21 kaleargi jarriko dituzte eraikinetako aurrealdeetan edo 4 metroko zutabeetan. Instalazio elektrikoa lurpekoa (110 milimetroko diametroko PVCzko hodiak) eta airekoa (eraikinetako aurrealdeetan josita) izanen da.


LUZAIDE: 13.316 € (19.024 €), Antxurizko bidea konpontzeko. Oso egoera txarrean dago, 2007ko maiatzeko euriteen ondorioz.


ZARE: 4.488 € (8.015 €), hilerriko hormaren zati bat konpontzeko (erorita dago).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa