(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 11 gidari atxilotu eta 291 salaketa jarri ditu abuztuko zubiko operazioaren baitan astelehena, 2008.eko abuztuak 18

Foruzainek 16 istripu artatu dituzte (pertsona bat hil da horietan), eta Tafallako polizia etxean borondatezko 171 alkoholemia proba egin dituzte


Foruzaingoak, abuztuaren erdialdeko irteera-itzulera operazioaren baitan, 291 salaketa jarri ditu, bizkorregi edo edanda gidatzeagatik, eta 11 gidari atxilotu ditu, bide segurtasunaren aurkako delituengatik. Atxiloketak Elizondo, Burlata, Monteagudo, Iruñea, Azkoien, Tafalla eta Valtierran egin dituzte, hain zuzen, eta atxilotuetako bat Iruñeko Mendebaldeko Ingurubidean arduragabeki zebilen gidari bat izan da. Beste bat, berriz, edanda gidatzeagatik atxilotu dute. Hain zuzen ere, alkoholemia proba egin ziotenean baimendutako alkohol tasaren bikoitza hauteman zioten, eta atxilotu egin zuten; biharamunean, berriro ere alkoholemia proba egin zioten, eta orduan, baimendutako tasaren boskoitza hauteman zioten.


Abuztuaren 14ko (osteguna) arratsaldetik abuztuaren 17ko (igandea) 24:00etara bitarte, Foruzainek 16 istripu artatu dituzte. Istripu horietan 17 ibilgailu egon dira nahasita. Abuztuaren 14an, ostegunean, milagroar bat hil zen, NA-8703 errepidean (NA-134 Ebroko Ardatzeko saihesbidea), Tuteran, autoa bidetik atera zenean. Bestalde, hiru pertsonek zauriak jasan dituzte.


Istripu bakar bat ere ez da jazo Burlata eta Tafalla inguruan (bi herri horietan jaietan daude egunotan, eta alkoholemia kontrol ugari egiten ari dira). Gainera, Tafallako Foruzaingoaren polizia etxean borondatezko alkoholemia probak egiten ari dira, gidariek autoa hartzeko moduan ote dauden jakin ahal izateko. Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak koordinatzen duten segurtasun eta zirkulazio zerbitzu bereziaren baitan dagoen ekimena da, eta jaietan alkohol gehiegi edatearen ondorioz jazotzen diren zirkulazio istripuei aurrea hartzea du helburu.


Abuztuaren 15etik (ostirala) abuztuaren 17ra (igandea) bitarte, borondatezko 117 alkoholemia proba egin dituzte foruzainek. Proba egin dutenetatik 62k legez baimendutakoa baino alkohol tasa txikiagoa zuten, eta 55k (%47), berriz, handiagoa (>0,25 miligramo alkohol/botatako litro 1 aire). Gainera, 25 gidarik 0,5eko tasa zuten; 5 gidarik, 0,75ekoa; eta 1ek, 1ekoa.


Borondatezko proba gehienak igande goizaldean (65) eta ostiral goizaldean (39) egin zituzten.


15.000 ibilgailutik gora alkoholemia eta abiadura kontroletan


Oporretako irteera-itzulera operazioan alkoholemiako 19 kontrol egin dituzte, horietako 7 Burlata inguruan. Bertan, 164 ibilgailu gelditu eta 2 salaketa egin zituzten. Beste 7 kontrol Tafalla inguruan egin zituzten, eta bertan, 151 ibilgailu gelditu eta 4 salaketa egin zituzten. Bi herriotan, abuztuaren 14az geroztik (osteguna), 4 gidari atxilotu dituzte foruzainek (3, edanda gidatzeagatik, eta 1, drogatuta gidatzeagatik). Foru Komunitateko gainerako lekuetan, 4 kontrol egin dituzte, eta horietan, 258 proba eta 4 salaketa egin dituzte.


Abiadura kontrolei dagokienez, Foruzaingoak 37 kontrol egin ditu, eta 14.931 ibilgailuren abiadura egiaztatu du. Hartara, 281 salaketa egin eta 736 puntu kendu dituzte.

Dokumentazioa:
Nota de prensa completa: información sobre los once detenidos por delitos contra la seguridad vial y balance semanal de las actuaciones de la ANE.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa