(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Berrikuntza Parkeak 4 milioi euro jasoko ditu, Estatuaren eskutik, I+G proiektuetarako asteartea, 2008.eko abuztuak 19

Bioteknologiaren eta energiaren arloko ikerketetarako diru laguntzak dira


Nafarroako Berrikuntza Parkeko hiru erakundek Estatuaren finantzaketa lortuko dute. Hain zuzen ere, ehuneko zeroko interesarekin itzul daitezkeen maileguak jasoko dituzte, eta hiru urteko gabealdia izanen dute. Bioteknologiaren eta energiaren arloko ikerketetarako diru laguntzak dira, berriro ere.


Nafarroako Berrikuntza Parkea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatzen du eta Nafarroako Berrikuntza Agentziak kudeatzen du. Parkeak hamar proiektu aurkeztu zituen Parke Zientifiko eta Teknologikoen deialdirako, eta horietako sei onartu dituzte.


Laguntzek Lehendakaritza Ministerioaren Ikerketa Proiektuen Programa Nazionalean dute jatorria, eta Ikerketa Zientifikorako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionalaren (2008-2011) esparruan daude kokatuta. Zientzia eta teknologia sistemako elementuen arteko lankidetza bultzatzea dute helburu. Onartu dituzten proiektu edo esku-hartzeak parke zientifiko eta teknologikoetan kokatutako erakundeek eginen dituzte, eta guztiak ere parkeen erakunde sustatzaileek aurkeztu dituzte.


Finantzaketa mota honi esker, Nafarroako Berrikuntza Parkeko zazpi erakunde eta enpresak ia 57 milioi euro jasoko dituzte 2006tik 2010era bitarte, honela banatuta: 13 milioi eurotik gorako maileguak 2006an; 33 milioitik gora 2007an; ia 9 milioi 2008an; milioi 1 eurotik gora 2009an; eta 350.000 euro 2010ean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa