(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasunen bat duten nafarrek babes eraginkorra jaso dezaten bermatzen du Nafarroako Gobernuak asteartea, 2008.eko abuztuak 19

Foru Komunitatean, Gizarte Zerbitzuen Zorroak bermatzen du finantzaketa


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak Mendekotasunaren Legearen guztizko ezarpena eta finantzaketa bermatzen ditu dagoeneko, "erakundeen egonkortasunari esker Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea eta Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartu ahal izan ditugulako". Esan duenez, "Mendekotasunen bat duten pertsonen eta euren ahaideen artapenaren buruan dago Nafarroa".


Nafarroa Bai alderdiak berriki egin dituen adierazpenak "oker eta arduragabeak" direla adierazi du kontseilariak, eta nabarmendu duenez, Foru Komunitatean mendekotasunen bat duten pertsonek eta euren ahaideek Estatuko laguntzarik handienak jasotzen dituzte. Hain zuzen ere, 2007ko urtarrilean hasi omen ziren laguntzak jasotzen, eta hartara, Nafarroa izan omen zen sistema abian jarri zuen lehenengo Komunitatea. Era berean, dagoeneko 1. mailako mendekotasun larria duten pertsonak artatzen hasi direla ere azpimarratu du, "Mendekotasunaren Legeak 2011tik aurrera babestea aurreikusten badu ere". Gogorarazi duenez, 603 milioi euroko finantzaketa onartu dute, mendekotasunen bat duten pertsonak eta euren ahaideak 2011ra arte artatzeko, eta "zenbateko horren %9 baino ez du ordaintzen Estatuak". Kontseilariak adierazi duenez, "gaur egun, nafarrekin alderatuta, espainiar bakar batek ere ez du mendekotasun egoera modu eraginkorrean babesteko berme handiagorik".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa