Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 200.000 bat euroko diru laguntzak eman dizkie zortzi toki erakunderi, 2008an gutxiengo etnikoekin esku-hartze sozialeko proiektuak egiteko sostengua emateko.
Laguntzak jaso dituzten toki erakundeak, ordena alfabetikoari jarraiki, honako hauek dira:
- Antsoain, Berriobeiti, eta Berriozarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 30.000 €, ijitoen gutxiengo etnikoarekin gizarte eta eskola sustapeneko proiektu bat egiteko.
- Artaxoa inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 12.667 €, gutxiengo etnikoekin gizarte eta familiako esku-hartze proiektu bat egiteko.
- Azkoien inguruko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 18.200 €, gutxiengo etnikoekin gizarte eta familiako esku-hartze proiektu bat egiteko.
- Cintruénigo eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 18.656 €, inguruko gutxiengo etnikoekin gizarte eta familiako esku-hartze proiektu bat egiteko.
- Iruñeko Udala: 6.000 €, Zamarbideko etxeei buruzko azterlan-txosten bat egiteko.
- Lizarrako Udala: 40.100 €, La Merced auzoko gutxiengo etnikoekin gizarte eta familiako esku-hartze proiektu bat egiteko.
- Los Arcos inguruko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 15.495 €, gutxiengo etnikoak gizarteratzeko programa bat egiteko.
- Tafallako Udala: 58.459 €, gizarte bazterketako egoera larrian dagoen gutxiengo etnikoarekin esku-hartze proiektu bat egiteko.