(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuaren eta Cintruénigoko Udalaren arteko hitzarmena onartu dute, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko (3-6 urte) ikastetxe publiko berria eraikitzeko

astelehena, 2008.eko abuztuak 25

Nafarroako Gobernuaren akordioari jarraiki, Hezkuntza Departamentuaren eta Cintruénigoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu dute, herri horretan Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko (3-6 urte) ikastetxe publiko berria eraikitzeko.


Ikastetxeak 4 hezkuntza lerrotarako edukiera izanen du, eta baita jantoki zerbitzua ere. Guztizko aurrekontua 2.451.976 eurokoa da, proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko gastuak barne, eta Hezkuntza Departamentuak 1.862.933 euro ordainduko ditu.


Jakina denez, Departamentuek hainbat urtetako aurrekontuen kontura gastuak egiteko konpromisoa hartu nahi dutenean, Nafarroako Gobernuak baimena eman behar izaten du. Kasu honetan, Hezkuntza Departamentuak 500.000 euro ordainduko ditu 2008ko aurrekontu orokorretatik, eta beste 1.362.933 euro, berriz, 2009ko aurrekontuetatik.


Hezkuntzaren arloko beharrizanak


Garapen ekonomikoaren eta urbanistikoaren ondorioz, Cintruénigoko biztanle kopuruak nabarmen egin du gora, eta ondorioz, baita Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako izen-emateek ere. Gaur egun, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak bi eraikinetan egiten dituzte Erriberako herrian, baina biak ere handitu beharrean daude, ikasle kopuruaren gorakada eta ekipamendu gune berrien beharra tarteko.


Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko eraikinaren kasuan, ez dago handitzeko nahikoa lekurik, eta ondorioz, aukera bakarra zerbitzu berriak beste eraikin batean eskaintzea izanen litzateke. Aukera hori, ostera, bideraezina da hezkuntzaren ikuspuntutik, eta Cintruénigoko Udalak Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0-3 urte) eta Bigarren Zikloko (3-6) eraikin berri bana sustatu nahi ditu. Bi eraikinak Cintruénigoko 3. industrialdeko ekipamenduetarako lursail batean dagoen orubean egonen dira (Lisboa kalea, S-P), hain zuzen ere. Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikastetxe berriak ordezkatu eta osatu eginen du gaur egungo Otero I.a ikastetxe publikoko programa, eta esan dugun moduan, 4 hezkuntza lerrotarako edukiera eta jantoki zerbitzua izanen ditu.


Hezkuntza Departamentuak, klausulekin eta aurreikusitako beharrizanen programarekin bat, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanen aurreproiektua egin dezaten aginduko du, eta Cintruénigoko Udalari emanen dio, lanak kontratatzeko.


Cintruénigoko Udalak, berriz, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0-3 urte) ikastetxearen eta Bigarren Zikloko (3-6 urte) ikastetxe publikoaren eraikuntza sustatuko ditu, eta proiektua idatzi, gauzatu eta lanak zuzentzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu. Nolanahi ere, aurreratu dugun moduan, Hezkuntza Departamentuak ere parte hartuko du Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikastetxe berriaren finantzaketan. Hain zuzen ere, 1.862.933 €-ko ekarpena eginen du, BEZa barne.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa