Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak baimena eman du Medinaceli-Soria-Iruñea Autobideko Nafarroako tartearen proiektua idazteko kontratatua egiteko, 600.000 euroko gastuarekin
astelehena, 2008.eko abuztuak 25Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari, Medinaceli-Soria-Tutera Autobideko Nafarroako tartearen proiektua idazteko kontratatua egiteko. Gobernuaren akordioa Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako lehentasunezko esku-hartzeen baitan dago.
Proiektua idazteko aurreikusten duten aurrekontua 600.000 eurokoa da, eta 2009ko eta 2010eko aurrekontuetatik ordainduko dute, erdi bana.
Edukiera handiko bidea guztiz eraikitzen dutenean, Nafarroak lotura zuzena izanen du Madrilekin, autobidez, biderik motzenari jarraiki. Nafarroatik kanpoko tartearen eraikuntza Estatuaren esku egonen da. Medinaceli-Soria-Tutera Autobideko Nafarroako tarteari dagokionez, ezer ere ez dago aurreikusita Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean (2002-2009). Aitzitik, Nafarroako Parlamentuak maiatzaren 23an onartu zuen Nafarroa 2012 Planaren baitan dago.