(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Irailaren 3an, kontsumoko tartekaritzari buruzko trebakuntza jardunaldia eginen dute Iruñean

asteartea, 2008.eko abuztuak 26

Hamabost urtean, Nafarroako Kontsumoko Tartekaritza Batzordeak 2.007 laudo ebatzi ditu, eta 2.489 kasutan bitartekaritzaren bidez irtenbidea aurkitu du



Irailaren 3an, kontsumoko tartekaritzari buruzko trebakuntza jardunaldia eginen dute Iruñean. Izan ere, abuztuan indarrean jarri dute 231/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, kontsumoko tartekaritza sistema arautzen duena, eta orain arte indarrean egon den sisteman aldaketak eragin dituena. Gainera, aurten, Nafarroako Kontsumoko Tartekaritza Batzordeak hamabost urte bete ditu (1993an sortu zuten).


Jardunaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Familia, Haurtzaro eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Pribatuko Departamentuaren lankidetzarekin. Goizez eginen dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Las Encinas Eraikinean (Arrosadiako campusean). Parte hartu nahi dutenek doan eman dezakete izena, irailaren 2a baino lehen, junta.arbitral.consumo@navarra.es helbide elektronikoan.


Jardunaldiaren funtsezko helburua da otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretuaren ondorioak ikuspuntu praktikotik aztertzea. Esan dugun moduan, Errege Dekretuak kontsumoko tartekaritza sistema arautzen du, eta abuztuan jarri dute indarrean. Tartekaritza sistemak eztabaiden ebazpena errazten du eta taldeko kontsumoko tartekaritza eta tartekaritza elektronikoa xedatzen ditu, alderdiei segurtasun handiagoa eskaintzeko eta sistema homogeneizatzeko. 1993. urteaz geroztik, lehenengo aldiz aldatu dute Espainiako tartekaritza sistema.


Jardunaldia honako hauentzat antolatu dute: Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuko langileentzat; erakunde edo elkarteek Nafarroako Kontsumoko Tartekaritza Batzordearen aurrean izendatu dituzten ebazleentzat; Foru Komunitateko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako langileentzat; eta Nafarroako enpresa elkarte edo erakundeetako langileentzat.


Jardunaldian aztertuko dituzten gaiei dagokienez, honako hauek azpimarratu ditzakegu: kontsumoko tartekaritza sistema antolatzeko esparrua, kontsumoko tartekaritza prozedura, tartekaritza hitzarmena eta kontsumoko tartekaritza sistemari atxikitzeko eskaintza publikoa, eta kontsumoko ebazleen estatutu juridikoa.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa