(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak 958.000 euroko laguntzak eman ditu, turismoa garatzeko jardueretarako

asteartea, 2008.eko abuztuak 26

Guztira 75 proiektu aurkeztu dituzten hogeita bi elkartek, zazpi partzuergok eta tokiko hamabi erakundek laguntzak jasoko dituzte, 2007ko urriaren 1etik 2008ko irailaren 30era arte turismoa garatzeko egindako jardueretarako. Laguntzen guztizko zenbatekoa 958.000 eurokoa izanen da, honela banatuta: 328.000 euro, elkarteetarako; eta 630.000 euro, toki erakundeetarako eta turismo partzuergoetarako.



Deialdia ebatzi ondoren, eta balioesteko irizpideei jarraiki, laguntzak jasoko dituzten elkarteak honako hauek dira: Lagun Artea Nafarroako Aterpetxeen Elkartea (1.126,66 euro), Nafarroako Artisau Elikagaien Elkartea (42.888,91 euro), ANAPEH Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (2.842,51 euro), Cederna Garalur (29.241,66 euro), Naturaren Interpretazio Zentroen Elkartea (12.489,25 euro), Nafarroako Onddo eta Ziza Kofradia (17.653,08 euro), El Rebote Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak (16.577,38 euro), Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea (31.724,07 euro), ANAVI Nafarroako Bidaia Agentzien Elkartea (6.755,00 euro), Abelore Nafarroako Nekazaritza Turismoaren Elkartea (2.401,78 euro), Hiruak Bat Landetxeen Elkartea (780,58 euro), Orreaga Landetxeen Elkartea (516,38 euro), Lizarrako Ostalaritza Elkartea (42.888,91 euro), Nafarroako Ostalaritza Elkartea (25.819,13 euro), Iruñeko Hotelen Elkartea (3.902,89 euro), Nafarroako Landa Hotelen Elkartea (17.555,20 euro), Orbaibar Garatzeko Elkartea (23.181,04 euro), Erresumako Jatetxeak (2.590,32 euro), C.D.R. Aralar Mendi Elkartea (32.556,12 euro), IOAR Los Arcosko Turismo Elkartea (1.981,47 euro), Donejakue Bideko Ardoaren Ibilbideko Turismo Elkartea (10.507,78 euro) eta Zaldiko Sustapenak (2.919,88 euro).


Elkarteek aurkeztu dituzten proposamenen artean, honako hauek azpimarratu ditzakegu: jarduerak eta azokak, hala nola Almadiaren Eguna, Erdi Aroko XI. Astea (Lizarra), Artzain Eguna, Antzinako Azokak, artisautza azokak, Boilurraren VI. Azoka (Orbaibar), edo Gastronomiari eta Osasunari buruzko Nazioarteko Biltzarra; eta bisita gidatuak hainbat herritara, hala nola Iruñera. Era berean, diru laguntza jaso duten proposamenen artean trebakuntza ikastaroak (ostalaritza, sukaldaritza edo Interneten erabilera), kalitateari buruzko jarduerak eta korporazio irudia garatzeko ekintzak ere badaude.


Turismo partzuergoei dagokienez, deialdiko laguntzak jasoko dituztenak honako hauek dira: Erdialdea Garatzeko Partzuergoa (160.164,5 euro), EDER Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa (29.161,8 euro), Erronkaribar Garatzeko Partzuergoa (65.238,71 euro), Bertizko Turismo Partzuergoa (37.911,60 euro), Lizarrerriko Turismo Partzuergoa (148.982,50 euro), Nafarroako Pirinioetako Turismo Partzuergoa (63.649,40 euro), eta Plazaola Turismo Partzuergoa (58.998,10 euro). Partzuergoek 22 proiektu aurkeztu dituzte (jarduera tematikoak, produktu turistikoen garapena, gastronomiarekin zerikusia duten jarduerak, bisita gidatuak, eta turismo eragileen eta kudeatzaileen kontratazioa), eta diru laguntza jaso duten jardueren artean honako hauek daude: Bide Berdeen Eguna, Erromatar Jaialdia (Andelos), Erdi Aroko Jaiak (Erriberri eta Erdialdea), Transhumantziaren Festa, Orhipean Festa (Otsagabia), Hiru Behien Zerga, Sorginaren Jaitsiera (Bidankoze), gastronomiari buruzko jardunaldiak, XXVI. Artisautza Azoka (Lizarra), Lakarreko Batailaren Antzezpena, eta Sorginkeriaren Astea (Bargota), besteak beste.


Azkenik, laguntzak jaso dituzten udalak honako hauek dira: Oibar (1.560,43 euro), Cintruénigo (879,40 euro), Corella (1.879,70 euro), Itzagaondoa (3.788,70 euro), Xabier (3.234,86 euro), Lesaka (13.345,38 euro), Lodosa (279,95 euro), Iruñea (8.865,19 euro), San Adrián (983,84 euro), Zangoza (7.665,40 euro), Tutera (Castel Ruiz Kultur Etxea, 16.652,11 euro) eta Ultzama (6.758,08 euro). Udalek hamasei proiektu aurkeztu dituzte (bisita gidatuak eta jarduera tematikoak, turismo eragileen kontratazioa, gastronomiaren gaineko jarduerak, eta produktu turistikoen sorkuntza).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa