(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza Departamentuak laguntzak emanen dizkie Nafarroako unibertsitateei, biltzarrak, hitzaldiak, eztabaidak, sariak eta beste jarduera batzuk antolatzeko

asteartea, 2008.eko abuztuak 26

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako unibertsitateetarako laguntzen deialdia ebatzi du, "unibertsitate hedapenerako jarduerak" finantzatzeko. Hain zuzen ere, 75.000 euro eman ditu, 2008an egindako biltzar, jardunaldi, hitzaldi, eztabaida, erakusketa proiektua eta beste jarduera batzuetarako.



Honako laguntza hauek eman ditu, hain zuzen:


- 20.667 euro, NUPi, honela banatuta: 5.060 €, Martín de Rada Biltzarrerako; 1.632 €, Eztabaidarako Unibertsitateko Elkarterako; 7.249 €, Sormenaren Sarietarako; eta 6.726 €, Unibertsitateko Antzerkirako.


- 18.239 €, Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalerako (UNED), honela banatuta: 4.432 €, "10 años UNED de Tudela" (UNED 10 urtez Tuteran) antzezlanerako; 1.280 €, "Tecnología del futuro" (Etorkizuneko teknologia) eztabaidarako; 602 €, poesia emanaldietarako; 6.500 €, "Mirando al futuro" (Etorkizunera begira) hitzaldietarako; 1.908 €, "La palabra" (Hitza) eztabaidarako; 994 €, "Dibújame" (Marraztu nazazu) erakusketarako; 477 €, "D.O. Aceite de Navarra" (Nafarroako Olioa JD) hitzaldietarako; 1.454 €, erakusketa proiektuetarako; eta 592 €, "10 años de Tudela" (Tutera 10 urtez) erakusketarako.


- 1.824 €, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalerako (UNED), honela banatuta: 213 €, "El Poder Judicial" (Botere Judiziala) hitzaldirako; 350 €, Orcad simulagailuari buruzko ikastarorako; 333 €, azterketa teknikei buruzko ikastarorako; 355 €, tutoretza birtualari buruzko ikastarorako; eta 573 €, Orcad simulagailuari buruzko ikastaro aurreraturako.


- 34.270 €, Nafarroako Unibertsitateari, honela banatuta: 5.739 €, poesia satiriko eta burleskoari buruzko biltzarrerako; 1.906 €, "Premios Nobel" (Nobel Sariak) jardunaldirako; 11.412 €, Unibertsitateko Antzerkirako; 3.900 €, segurtasunari eta defentsari buruzko jardunaldietarako; 2.122 €, "Trauma y periodismo" (Trauma eta kazetaritza) jardunaldietarako; 682 €, "La economía europea" (Europako ekonomia) ikastarorako; 2.722 €, "Racionalidad Práctica" (Arrazionaltasun praktikoa) jardunaldietarako; 2.289 €, "Net Works" (Sareak) hitzaldirako; eta 3.498 €, kazetaritzako diskurtsoari buruzko jardunaldirako.


Horrela bada, Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak unibertsitate hedapenerako 2008ko jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia ebatzi du. Laguntzak indarrean dagoen Gastu Aurrekontutik ordainduko dituzte, hain zuen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa