(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Euskarabideak Nafarroako euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko azterlan bat agindu du

asteazkena, 2008.eko abuztuak 27

Urtea amaitu baino lehen azterlanaren emaitzak Parlamentuan aurkeztea aurreikusten dute



Euskarabideak Nafarroako Foru Komunitateko euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko inkesta soziolinguistikoa egiteko agindu dio, berriki, Ikertalde enpresari. Azterlanak 52.780 euroko kostua du (BEZa barne).


Izan ere, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean xedatuta dagoenari jarraiki, Nafarroako euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko azterlanak egin behar izaten dituzte aldian behin, eta Nafarroako Gobernuak horien berri Parlamentuari eman behar izaten dio. Azkeneko azterlana 2003an egin zuten, "Euskarari Buruzko Ikerketa Soziolinguistikoa Nafarroan. 2003. Hizkuntza gaitasuna, erabilpena eta jarrerak" izenburuarekin.


Inkesta berriaren bidez, Nafarroa osoko egoerari buruzko emaitzak eskuratu nahi dituzte, euskararen ezaguerari buruz. Era berean, erabilerari eta euskararen gaineko jarrera sozialei buruzko xehetasunak ere eskuratu nahi dituzte. Gainera, datu orokorrez gain, eskualde eta herri jakin batzuei buruzko informazio zehatza ere eskuratu nahi dute. Besteak beste, Udalbatzaren akordioari jarraiki bitariko eremuan sartzeko eskaera formala egin duten herriei buruzko informazio zehatza.


Guztira 3.000 inkesta eginen dituzte, eta ondorioz, azterketaren erroreak honako hauek izanen dira: ±%1,8ko errorea, aztertuko dituzten biztanle guztiei dagokienez; ±%2,6ko errorea, sexu bakoitzeko; ±%4,5etik beherakoa, adin tarte bakoitzeko; eta %7tik beherakoa, Nafarroako eremu bakoitzeko (7 eremu orotara).


Gogoan izan behar ditugu, bestalde, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak 2007ko urrian Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean egin zituen adierazpenak. Orduan, Euskarabidearen laneko lehentasunezko ildoei buruz mintzatu zen, eta 2008an Nafarroa osoko inkesta soziolinguistikoa eginen zutela jakinarazi zuen. Horregatik, kontseilariaren konpromisoa eta Euskarabidearen kudeaketa planean xedatutakoa betetze aldera, inkesta soziolinguistikoa esleitu dute orain. Azterlana urtea amaitu baino lehen bukatu beharko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa