(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Corpas kontseilaria Artaxoan eta Tafallan izan da, eta Murillo El Fruton, Raimundo Lanasen omenaldia aurkeztu du

ostirala, 2008.eko abuztuak 29

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, Kultura Departamentuko zuzendari nagusi Pedro Lozano eta Turismo Departamentuko zuzendari nagusi Carlos Ercerekin batera, Artaxoan eta Tafallan izan da, hainbat ekimen ikusten. Era berean, Raimundo Lanas jotariari omenaldia egiteko antolatu duten programa aurkeztu du Murillo el Fruton.



Artaxoan, San Saturnino eliza ikusten izan da kontseilaria; izan ere, hiru milioi eurotik gorako inbertsioa egin da bertan, azken urteotan. Oraintxe bertan, tenpluko zaharberritze lanak amaitzen ari dira: zoladura berriz jartzea; sakristiako lurzorua forjatzea; harmailak eta aurrealderako sarbideko zoladura berritzea; eskailerak eta koruko karela konpontzea; aldare zaharra berritzea, erretaula nagusiaren oinarri lana egiteko; erretaula nagusia ezartzea; aldare bakartu berri bat eraikitzea; burdin hesia eta horma-hobiak zaharberritzea; aurrealdeko arotz lanak berritzea; barnealdeko arotz lanak zaharberritzea; alboetako erretaulak eta bestelako ondasun higigarriak berritzea eta beren tokian jartzea; leiho zabaletako beirateak egitea; elektrizitate, argiztapen eta megafonia instalazioak jartzea; eta altzariak zaharberritzea zein berriak jartzea.


Tenpluaren zaharberritze lana amaitzeko, eliza ingurua urbanizatzea ere aurreikusi dute. Horretarako, zoladura mota bera jarriko dute, eta zoladura jartzen duten eremuan hiri argiztapena jarriko dute. Gutxi gorabehera, 698.579,47 euroko aurrekontua izanen dute horretarako.


Kultura eta Turismo Departamentuetako arduradunak Artaxoako Harresian izan dira ondoren. Bertan, arkeologia lan batzuk egiten ari dira. Nafarroako Ondare Historikoa zaintzeko Fundazioak Harresi barnean arkeologia lan batzuk egiteko eskaria egin zuen, dorrearen eremua bereizteko asmoz. 49.322,62 euroko aurrekontua zegoen, eta, hain justu, 2007ko azarotik 2008ko otsailera bitarte gauzatu zuten lana. Eskuratutako informazioaren atariko azterketaren arabera, erromatarren garaiko kokagune bat izan zen, K.a. I. eta K.a. II. mendeen artekoa. Eraikuntza egonkorrak ziren orduko haiek, finkatu ziren muinoko baldintza orografikoetara primeran egokitutakoak. Era berean, erromatarren Behe Inperio garaiko, Behe Antzinaroko eta Goi Erdi Aroko geruza eta egitura arkeologikorik ez dela ohartu dira. Horrek esan nahi du eremu hori utzita egon zela Erdi Aroko erdialdeko mendeetara arte. Garai hartan, irizpide estrategikoak zirela tarteko, berriz hasi ziren eremua erabiltzen. Arkeologia lanetan eskuratutako datu gehienak bat datoz iturri dokumentaletatik eskuratutako informazioarekin. Arkeologia lan honen ondorio moduan, induskatutako eremua egonkortzeko eta egokitzeko egitasmo bat prestatzen ari dira, eta urteko azken hiruhilekoan gauzatuko dutela aurreikusi dute.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa