(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza Departamentuak inbertsio berriak onartu ditu, toki erakundeek Haur Hezkuntzako 0-3 zikloko ikastetxeak eraiki, handitu edo berritzeko

ostirala, 2008.eko abuztuak 29

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 5.838.501,07 €-ko diru laguntzak emanen ditu, zenbait toki erakundek Haur Hezkuntzako 0-3 zikloko ikastetxeak eraiki eta indarrean dagoen legedira egokitzeko. 2007an, 3.785.646,05 euroko diru laguntzak eman zituen.



Inbertsio horien bidez, 1.444 plaza sortu dituzte Legealdiko honetako lehenengo bi ikasturteetan. Hartara, 2007ko ekainean 4.381 plaza zeuden, eta gaur egun, 5.197 daude. 2009ko ekainean, berriz, 5.825 egotea aurreikusten dute.


Carlos Pérez Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, emandako diru laguntzak jasotzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte toki erakundeek:


1) Lanak diru laguntza jaso duen proiektuaren arabera egitea.


2) Lanak 2008ko azaroaren 15a baino lehen hastea. Hala ez bada, kasuan kasuko udalak edo kontzejuak uko egin beharko dio diru laguntzari, berariaz, eta hurrengo deialdian onuradun gisa aintzat hartu dezaten eskatuko du. Hala ere, lanak 2008ko abenduaren 31 baino lehen hastea aurreikusten badute, horren berri eman beharko dute; izan ere, aurrekonturik balego, lanak hasteko epea 2008ko abenduaren 31ra arte luzatuko litzateke.


3) Bestalde, egindako gastuak justifikatu ez izateagatik, diru laguntzei uko egiteagatik, edo mailegu gehiago izateagatik egon daitezkeen soberakinak aurreproiektua, oinarrizko proiektua edo lanak egiteko asmoa duten toki erakundeetarako erabili ahal izanen dituzte (proiekturik ez izanagatik diru laguntza eskatu duten toki erakundeetarako), baldin eta lanak 2008an hastea aurreikusten badute. Egindako gastua lehenago justifikatu dutenek izanen dute lehentasuna, baldintzak betetzen badituzte eta aurrekonturik badago.


Hezkuntza Departamentuko Lanen Atalak diru laguntza jaso duten lanen jarraipena eginen du, eta erreserban dauden proiektuak hurrengo deialdian lehentasunezkotzat jo ditzaten zainduko du.


Onuradunak


Diru laguntzen onuradunak jarraian adierazita dauden toki erakundeak izanen dira, adierazitako lehentasun ordenaren eta baldintza espezifikoen arabera.


1) Lanak 2007an hasi zituzten toki erakundeek 2.620.483,22 € jasoko dituzte. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak honako hauek izanen dira, hain justu: Baztan eta Noain (Elortzibar), 324.992,84 €; Andosilla, 487.489,27 €; Zizur Txikia, 487.489,27 €; Milagro, 609.195,37 €; eta Tutera (Nuestra Señora Lourdes),

386.323,63 €.

2) Eskaerak aurkezteko epea amaitu zenean lanean hasita zeuden toki erakundeek 761.761,24 € jasoko dituzte. Onuradunak bi izanen dira: Villafranca (152.565,87 € jasoko ditu), eta Viana (609.195,37 € jasoko ditu).


3º Eskaerak aurkezteko epea amaitu zenean proiektua (edo txosten baloratua, nahikoa bada) egina zuten eta lanak 2008an hastea aurreikusten duten toki erakundeek 2.456.256,61 € jasoko dituzte. Talde honen baitan bi kasu daude. Batetik, eraikuntza, handitze edo berrikuntza lanak eginen dituzten erakundeak; eta bestetik, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuari egokitzeko lanak eginen dituztenak. Lehenengo taldeko onuradunak eta laguntzen zenbatekoak honako hauek izanen dira: Cabanillas, 74.044,88 €; Lekunberri, 302.319,20 €; Los Arcos, 228.163,32 €; Doneztebe, 174.415,28 €; Fustiñana, 487.489,27 €; Lerin, 116.806,08 €; Altsasu 203.065,12 €; Fitero, 115.318,24 €; Itza, 162.496,42 €; Mendigorria, 345.954,71 €; eta Burlata, 165.217,37 €. Bigarren taldeko onuradunak eta laguntzak, berriz, honako hauek izanen dira: Agoitz, 20.722,51 €; Buñuel, 4.735,12 €; Cortes, 37.515,09 €; Azkoien, 79.416,18 €; eta Ribaforada, 55.383,90 €.


4) Azkenik, proiekturik aurkeztu izanagatik lanak 2008an hasi ditzaketen toki erakundeak daude (hasierako faseetan dauden toki erakundeak). Egindako gastuak justifikatu ez izateagatik, diru laguntzei uko egiteagatik, edo mailegu gehiago izateagatik soberakinik balego, toki erakunde horiek diru laguntza jaso ahal izanen dute. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak honako hauek izanen dira, hain justu: Betelu, 32.336,99 €; Ultzama, 74.044,88 €; Cintruenigo, 345.954,71 €; Lakuntza eta Arbizu, 487.489,27 €; Azagra, 203.065,12 €; Bera, 18.511,22; Berriozar 1.203.065,12 €; Ezkaroze, 91.061,07 €; Lerin, 38.935,36 €; Oteitza, 91.812,92 €; Gares, 203.065,12 €; Erronkari, 34.188,11 €; eta San Adrián, 239.718,67 €.


Azkeneko urteetan Haur Hezkuntzako 0-3 zikloko ikastetxeetan lanak egiteko eman dituzten diru laguntzak honako hauek izan dira: 1.503.332,97 €, 2001ean; 3.303.624,35 €, 2002an; 2.708.616,10 €, 2003an; 737.002,64 €, 2004an; 1.015.697,65 €, 2005ean; 4.396.276,13 €, 2006an; eta 3.785.646,05 €, 2007an.

Dokumentazioa:
Ikusi prentsaurreko hau
Entzun prentsaurreko hau

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa