(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Tuterako Sofia Erregina Ospitaleak Erradiodiagnostiko Zerbitzuko eskaner unitate berria aurkeztu du

ostirala, 2008.eko abuztuak 29

Unitate berriak bereizmen handiko irudi anatomikoak lortzen ditu segundo hamarrenetan, eta ordenagailuak, giza gorputzaren barrualdearen irudiak egin ditzake denbora errealean, espazioko edozein planotan; hartara, programa espezifikoak dituzten eskaner arruntek baino ahalmen handiagoa du unitate berriak


Presentación del nuevo escáner del Hospital Reina Sofía

Kutz kontseilaria (erdian) Sofia Erregina Ospitaleko eskaner berriarekin lan egiten duten medikuekin . ( irudia handitu )


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko eskaner unitate berria aurkeztu du, gaur goizean. Eskaner berria 2007ko azaroan jarri zuten abian, eta gaur egun, oso-osorik ari da lanean. Miguel Ángel Gil Asenjo Ospitaleko eta Tuterako Osasun Eskualdeko zuzendaria eta Ospitaleko osasun langileak ere bildu dira aurkezpen ekitaldira.


Aparatu berriak giza gorputzaren ebakidurak segundo hamarrenetan eskuratzea ahalbidetzen du, bereizmen handiarekin, eta irudi horietatik abiatuta, ordenagailuak, gorputzeko edozein zatiren irudi birtualak egin ditzake denbora errealean, hiru dimentsiotan. Esferaren gainazaleko edozein puntutik ikus daitezkeen irudiak dira; hots, gorputzari edozein ikuspuntutik begiratuz lortzen diren irudiak.


Eskanerra edo ordenagailu bidezko tomografia axiala (aipaturiko teknikaren izena), giza gorputzaren barrualdeko irudiak lortzea ahalbidetzen duen erradiologia metodoa da, eta eskeletoa, odol hodiak, eta gorputzeko gainerako egiturak aztertzeko erabiltzen dute.


Imagen anatómica tomada del nuevo TAC

TAC berriaren irudi anatomikoa. ( irudia handitu )


Eskaner berriaren ezaugarriak


Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko aparatu berria Toshiba etxeko Aquilino 64 modeloa da, eta 64 koroa detektagailu ditu. Segundo hamarrenetan, 4 zentimetroko ebakidura (xafla) egin dezake, bereizmen handiarekin, eta hartara, segundo gutxian gorputz zati handiak aztertu ditzake, hala nola bularraldea eta sabelaldea. Hasierako irudietatik abiatuta, ordenagailuak, gorputzeko edozein zatiren irudia egin dezake, hiru dimentsiotan.





Ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAC) diagnostiko klinikoak egiteko lehen mailako tresna da. 2007an, Sofia Erregina Ospitalean 4.481 proba egin zituzten eskaner zaharrarekin; gainera, 4.867 azterketa egin zituzten (18 proba eguneko, batez beste). Azkeneko hilabeteetako zenbatekoei begiratzen badiegu, bestalde, gero eta proba gehiago egiten direla ikusiko dugu. Hartara, 2008ko lehenengo sei hilabeteetan 3.630 proba egin dituzte eskaner berriarekin, honela banatuta: 2.042 proba, ospitaleratu gabeko gaixoei; larrialdiko 1.133 proba; eta 455 proba, ospitaleratuta dauden gaixoei. Beraz, batez beste 23 tomografia egin dituzte eguneko, eta horietako 4-5 larrialdikoak izan dira. Gaur egun, 270 gaixo daude eskanerra egiteko zain, eta hilabete honetan horietako 250i eginen diete proba. Ospitaleratu gabeko gaixoek gehienez ere egutegiko 37 egunez egon beharko dute zain.


Nafarroako Osasun Zerbitzuak 998.000 euroko inbertsioa egin du ekipamendu berria erosteko. Bestalde, aretoa egokitzeko lanak egin eta sistema erabiltzen duten langileak egokitu behar izan dituzte; ondorioz, Ospitaleko jarduna murriztu behar izan dute denbora batez, eta egokitzapen lanek zerbitzuan ahalik eta eragin txikiena izatea ahalbidetu duen jarduera programazioa egin dute. Xede horretarako, eskanerra instalatu bitartean (egunean 24 orduz egin dute lan), eskaner mugikor bat alokatu du Osasunbideak, Tuterako Osasun Eskualdean zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko. Uztailaz geroztik, Erradiodiagnostiko Atalak 7 langile espezialista ditu (lehen 5 zituen).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa