Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Osasunbidea_Nafarroako Osasun Zerbitzuari osasun sare publikoko zentroetarako hornidurak kontratatu ditzan 200 eta 2010. urteetarako. Aurrekontua denera 32,4 milioi eurokoa da eta kontratua luzatzen ahal da 2012ko abenduaren 31ra arte.
Sanz Presidenteak iragarri du laster negoziazioak izanen direla Nafarroako Alderdi Sozialistarekin, Foru Komunitatean 2009ko aurrekontuak prest egoteko prozesua burutu ahal izateko abenduaren 31 baino lehen.
35 pertsonak galdu dute bizia Nafarroako herri barruko eta kanpoko bideetan urteko lehen zortzi hilabeteetan, aldi berean, 2007. urtean erregistratu ziren 28 biktimen ondoan. 25 heriotzetatik, 14 uztaila eta abuztua bitartean gertatu ziren.
Nafarroako Gobernuak herrilur desafektazioak onetsi ditu Azagra eta Erriberrin. Lehen kasuan desafektazioa onetsi da hondakin-uren araztegia jartzeko eta, Erriberriren kasuan, eguzki parke fotovoltaikoa paratzeko.
Nafarroako Gobernuak lanaldi erdiko pertsonal administrariaren 14 lanpostu sortzea erabaki du gaurko bilkuran, administraririk ez zuten ikastetxeen beharra asetzeko. Gobernuak eta Hezkuntza Sektoreko Mahaiko sindikatuek sinatu zuten Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko 2007-2011 aldirako Itunak jasotako neurri bat da. Itunaren arabera, 200era jaitsi da ikastetxe batek izan behar duen ikasle kopurua langile mota hori eduki ahal izateko.
Astean zehar Iruñako Erronda izeneko PA-30 errepidean erreiak etengo dira Mutilva eta Huarte artean, argiteria berriztatzeko lanak direla eta.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko dokumentazio hau kontsultatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak hainbat urtetarako kontratu bat egin dezan etxebizitza esparruan gizarteratze zerbitzua eskaintzeko Iruñeko eta bere eskualdeko gizarte zerbitzuetan.
Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bidez, Berdintasunerako Nafar Institutuko (INAI) zuzendari nagusi andreari baimena eman zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoari 20.747 €-ko diru-laguntza emateko. Diru-laguntza hori Genero espezialitateko modulua finantzatzera bideratuko da, Gizarte-laneko graduondoko programa ofizialaren baitan.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 20.000 euroko dirulaguntza eman dezan Nafarroako Informatikako Erabiltzaileen Elkartearendako “Navarparty 6” antolatzeko.