Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Xabierren hondakin-uren tratamendua hobetzeko proiektua eginen da
astelehena, 2008.eko irailak 8Xabierren hondakin-uren tratamendua hobetzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du Gobernuak. Obrek 249.680 euroko kostua izanen dute eta exekuzio epea hiru hilekoa da.
Inbertsioa saneamendu kanonaren bidez finantzatuko da. Jakina denez, kanon hori zergadunek ordaindu eta Toki Administrazio Departamentuari atxikituta dagoen Nafarroako Toki Azpiegiturak S.A. (NILSA) sozietate publikoak kudeatu egiten du.
Xabierko populazioa 100 biztanlekoa da baina urtean zehar ehunka lagunek bisitatzen dute Nafarroako patroiaren sorlekua. Gaur egun, ur-arazketa sistema oinarrizkoa erabiltzen da eta haren isurketa aisialdiko alderdi batetik oso hurbil dagoen erreka batean amaitzen da.