Castellano | Euskara | Français | English
Santacarako 977 biztanleei ur-hornidura konponduko dien proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du gaur Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Horretarako behar den inbertsioa 407.064 eurokoa da eta Toki Administrazio Departamentuak 282.288 euro jarriko ditu.
Indarrean dagoen Legean egin dituzten aldaketetako bi hauek dira: gizarte-osasun zentroetako farmazia zerbitzuak hirugarrenei kontratatzeko aukera kentzea eta zaintza txandak ez betetzea arau-haustetzat hartzea
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Osasun eta Kontsumo Ministerioarekin izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onartu du. Estatuko Osasun Sisteman Zainketa Aringarrietako Estrategia bultzatzea izanen du xede aipaturiko hitzarmenak.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari giza-papilomaren aurkako txertoaren 14.615 dosiren hornidura kontratatzeko 2008-2009ko kanpainarako. Aurrekontua 1.367.964 eurokoa da eta kontratua urtero luza daiteke 2011ra arte, bi aldeak ados egonda.
Hezkuntza Departamentuak unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia egin du. Iruñeko Eskualdetik kanpo bizi eta Iruñean ikasten duten ikasleentzat edo Tuteratik kanpo bizi eta Tuteran ikasten duten ikasleentzat izanen dira laguntzak, baldin eta egunero etxetik unibertsitatera edo unibertsitate mailako ikasketa zentroetara joan behar badute.
Zerbitzua zazpi herri gehiagotara iritsiko da, urteko bidaiak %44an handituz eta eskualdeko 6.000 biztanle gehiagori zabalduko zaio
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko dokumentu hauek deskargatzen ahal dituzu.
Gobernuak Foru Legearen proiektua onetsi du, Parlamentura igortzeko