Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herri lanek trafiko desbideraketak iragarri ditu Bideko Autobian (A-12), 6 eta 8 puntu kilometrikoen tartean
asteazkena, 2008.eko irailak 10Irailaren 10 eta 11an zehar eginen dira eta zirkulazioa errei batera murriztuko da, beraz, auto-ilarak egon litezke obren alderdian trafikoaren puntako orduetan.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, gaurko 9etatik biharko 11etara, trafiko desbideraketak eginen dira, Gazolazko goiko lotunearen bidez eta bi galtzadetan, Donejakue Bideko Autobian (A-12), 6 eta 8 puntu kilometrikoen tartean.
Zirkulazioa errei batera (motela) murriztuko da ibilgailu guztiak goiko pasbiderantz bideratzeko xedez, beraz, auto-ilarak egon litezke obren alderdian trafikoaren puntako orduetan.
Desbideraketen zioak Gazolazko jarduera ekonomikoaren sektoreko sarbideetan egiten ari diren obrak dira.