Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hala, Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Auritzeko Multzo Historikoa.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onartutako gaiak ezagutzeko, ondoko dokumentazioa kontsultatzen ahal duzu:
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, Kirol Integrazioaren I. Sarien deialdia egin du. Sarien xedea honako hau da: egoera txarrean edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak kirola eginez gizarteratzeko baliagarriak diren esku-hartzeak eta proiektuak aintzat hartzea eta bultzatzea.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren zuzendari nagusiari, 2004an jazo ziren uholdeen ondorioz euren etxeetan kalteak izan zituzten hamaika pertsonei 54.481,37 euroko guztizko diru laguntzak emateko, zuzenean.
Proiektua Legarda, Uterga eta Obanosen kokatzen da eta haren helburua helburua Iruñeko Eskualdetik gertu eta Donejakue Bideko Autobideko Iruñea-Logroño ardatzean industria lurzorua sortzea da
Goizez, Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia (CENER) inauguratuko dute, Zangozan, eta arratsaldez, berriz, Aspace Fundazioko Ecointegra planta, Agoitzen
Foru Gobernuak Parlamentuari helarazi dionez, ekonomiaren bilakaera tarteko beharrezkoa da Nafarroako kontuak egiteko gastuari eusteko irizpideak eta politika sozialekiko konpromisoa kontuan hartzea eta jarduera ekonomikoak bultzatzeko neurri fiskalak hartzea, hala nola familia eta enpresetarako pizgarriak eta inbertsio publikoak