Castellano | Euskara | Français | English
Agoitzeko borondatezko suhiltzaileek ikastaro trinko bat eginen dute, asteburu honetan, uretan erdi murgilduta gelditu diren ibilgailuetan harrapatuta dauden pertsonak nola erreskatatu behar diren ikasteko. Ikastaroa Agoitzeko Udalak bultzatu du, hain zuzen, Itoitzeko Urtegiaren Ustiapenaren Ondoriozko Gorabeheretarako Udal Larrialdi Planaren esparruan. Aipatuko Plana berriki onartu dute.
Nafarroako Gobernuaren Berdintasunaren aldeko Nafarroako Institutuak (INAI), genero-berdintasunari buruzko web berria argitaratu du. Web hori bisitatu daiteke, dagoeneko, honako helbidean: wwww.igualdaddegenero.navarra.es.
Nafarroako Gobernuak 1.529.640 euroko diru laguntzak eman ditu, azkeneko urtean, gisa horretako udal planak egiteko
Zaragozako Expo Erakusketak iraun duen hiru hilabeteetan (ekainaren 14a – irailaren 14a) 1.106.940 pertsona bildu dira Nafarroako Pabiloira. Hala, bisitari gehien izan dituzten erkidegoen artean bigarrena Foru Komunitatea izan da, Aragoiko Pabiloiaren atzetik.