(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria Lekunberri-Albiasu saihesbideko lanak ikustera joan da asteartea, 2008.eko irailak 23

Proiektuak inguru horretako industrialdeari sarbide berria ematea du xede, eta hala, ibilgailu astunak herrigunetik igaro daitezen saihestea


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria Lekunberri-Albiasu saihesbideko lanak ikustera joan da, gaur goizean. Proiektuak Lekunberriko industrialdeari sarbide berria ematea du xede (kanpoaldetik), eta hala, ibilgailu astunak herrigunetik igaro daitezen saihestea. Izan ere, industrialdea hazi ahala, ibilgailu astunen zirkulazioa areagotzen ari da.


Lanak egiten ari den enpresa Iruña Construcción da, eta aurrekontua 1.298.298 eurokoa da. Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroa 2012 Planean (Lehentasunezko Esku-hartzeak. Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana) sartuta dauden lanak dira, hain justu. Gogoan izan behar dugu, bestalde, Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki ari direla gauzatzen.


Proiektuari jarraiki, 743,5 metroko bidea eraikiko dute, eta hala, Albiasuko errepidean eginen duten biribilgune berria eta Lekunberriko zeharbidearen ipar mugan dagoen biribilgunea (A-15 autobideko sarbideak eta Donostiako eta Leitzako errepide zaharrek bat egiten duten lekuan dagoena) lotuko dituzte.


Bidearen trazadurari dagokionez, 12,50 metroko erradioa duen biribilgunean hasiko da, eta 80 kilometro orduko abiadura ahalbidetuko du. Zeharkako ebakidurari dagokionez, 10 metroko zabalera izanen du. Hain zuzen ere, 3,50 metroko bi bide eta 1,50 metroko bazterrak izanen ditu.


Bestalde, bi egitura eraikiko dituzte: azpiko igarobide bat, 0+445 kilometroan (horretarako betoizko arku bat erabiliko dute, hiru giltzadurakoa); eta zubi bat, Azin errekastoaren gainean (horretarako, hutsarte zuzeneko egitura isostatikoa erabiliko dute, 11,50 metrokoa).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa