Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kirolaren Nafarroako Institutuko (IND) zuzendari nagusi Javier Esparza jaunak Nafarroako Kirol Jokoen hogeita bigarren edizioa aurkeztu du, gaur goizean, Iruñako Kirolaren Etxean; izen bereko Nafarroako Gobernuko erakunde autonomoak antolatzen ditu jokook, Arguedas-eko "Senda Viva" parke naturalaren laguntzarekin.
Ezkerretik eskuinera, Nacho Arbeloa, Javier Esparza eta Rubén González.
(
irudia handitu
)
Aurkezpenean, Esparzaren ondoan izan ziren, INSko Kirol arloko zuzendariorde Nacho Arbeloa, eta Senda Viva-ko zuzendari exekutibo Ruben Gonzalez.
Edizio honetan, antolatzaileek uste dute iazko 17.000 parte hartzaileak gaindituko direla, izan ere, lau eskola-kategoria gehitu zaizkio zerrenda osoari: Alebinak (1887 eta 1998 urte artean jaiotakoak), infantilak (95-96), kadeteak (93-94) eta jubenilak (91-92). Edizio honetarako aurreikusi den kirol-diziplina desberdinen eskaintzan 41 modalitate daude guztira, eta Nafarroako 26 Kirol-federaziok hartu dute parte: Ur-azpiko ekintzak, xakea, atletismoa, badminton, eskubaloia, beisbol eta sofbol, txirrindularitza, neguko kirolak, futbola, gimnasia, herri kirolak, hipika, judoa, karatea, mendia, igeriketa, padela, patinajea, pilota, errugbia, taekwondoa, tenisa, mahai-tenisa, triatloia eta bela. Egokitutako Kirol Federazioaren probak ere gehituko dira, urritasunen bat duten eskola-umeentzat.
Denboraldi berri honetako berrikuntzen artean, Padela behin betiko kirolen multzoan sartzeaz gain, honako modalitate hauen eskaintzak daude: binakako gimnasia erritmikoa eta tranpolin-jauzia; emakumezkoen boleibola; emakumezkoen futbola kadete mailan; duatloi proben finkatzea; eta gainera, txirrindularitza-probak programatuko dira belodromoan.
Kirol-lehiaketaren esparrutik kanpo, Kirolaren Nafarroako Institutuak bi berrikuntza iragarri ditu programan parte hartuko duten kirol-teknikarien prestakuntzari dagokionez; izan ere, teknikari horientzat plan berezi bat ezarri da. Gainera, jokoek hedapen zabalagoa izango dute Internet bidez, parte-hartzaileen argazki eta bideo gehiago jasoko baitira bertan. Antolatzaileen esanetan, Jokoetan arbitro izateko kanpaina ere sustatuko da.
17.000 parte hartzaile eta milioi bat euroko inbertsioa
INDk, era berean, 2007-08 denboraldian Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartu zutenei buruzko datu esanguratsuenak eman ditu gaur jakitera.
Ekimen honi esker kirola egin dute eskola-umeen kopurua 17.013 parte-hartzailera iritsi da; horrek esan nahi du, eskoletako populazioa osatzen dutenen %45ak kirol-jardueraren bat burutu duela, aurreko edizioarekin alderatuta.
Pasa den urtean 41 kirol-modalitate eskaini ziren 27 kirol-federaziotan banatuta. Honako kirolak izan ziren parte-hartzaile kopuru handiena bildu zituztenak: futbola (3.789 inskripzio) eta saskibaloia (3.677); eta mila kirolaritik gora, berriz, honako hauetan: eskubaloia (1.691), aretoko futbola (1.199) eta pilota (1.145). Tarteko parte-hartzea (50 kirolaritik behera) izan zuten kirolen artean daude mahai-tenisa (41) edota bela (29).
Aipatzekoa da kirol-jarduera jakin batzuetan emakumezkoak ugariagoak direla gizonezkoen ondoan: Hala gertatzen da urpeko ekintzetan, atletismoan, saskibaloian, mendian, hipikan, igeriketan eta patinajean.
Kapitulu ekonomikoari dagokionez, Javier Esparzak adierazi du 2007-08ko Kirol Jokoen iazko aurrekontua 1,1 milioi eurokoa izan zela. Gastu horren %93ari Nafarroako Gobernuak egin zion aurre eta gainerako %7a, berriz, parte-hartzaileen kuoten bidez ordaindu zen. Sortutako gastua hiru zatitan banatzen da: Autobusaren joan-etorriak, 346.353 euro; norbanakoen ibilgailuen joan-etorriak, 273.332 euro; eta antolaketa-gastuak, 490.498 euro