(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak omenaldia eginen dio Carlos Chiviteri, urriaren 13an asteazkena, 2008.eko urriak 1

Nafarroako presidentea, Senatuko presidentea, Cintruénigoko alkatea eta PSNko idazkari nagusia izanen dira ekitaldiko buru


Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, erakundeen omenaldia eginen diote Carlos Chivite Cornago cintruenigoarrarri. Chivite senataria eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia zen, eta martxoaren 31n hil zen. Lehenago, Kongresuko diputatu eta Cintruénigoko alkate izan zen, besteak beste.


Omenaldia urriaren 13an eginen dute, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, 12:00etan, eta honako hauek izanen dira ekitaldiko buru: Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, Francisco Javier Rojo García Senatuko presidentea, Adolfo Navascués Navascués Cintruénigoko alkatea, eta Roberto Jiménez Alli PSNko idazkari nagusi berria.


Foru Komunitateko agintari nagusiei, Senatuko ordezkari batzuei, eta Chiviteren ahaide, lagun, eta militantziako kideei helarazi diete omenaldian parte hartzeko gonbidapena. Gehienezko gonbidatu kopurua 90 pertsonakoa izanen da, nolanahi ere. Omenaldian ekitaldiko lau buruak eta Lorena Chivite omenduarena alaba mintzatuko dira. Gainera, musika emankizunak eskainiko dituzte, eta eskuko programa bat argitaratuko dute, gonbidatuei emateko. Bertan, Carlos Chiviteren biografia laburra egonen da idatzita.


Gogoan izan behar dugu Carlos Chivite senataria garuneko gaitz baten ondorioz hil zela. Chivite martxoaren 1ean jo zuen gaitzak, bat-batean, martxoaren 9ko hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta zegoenean. Haren heriotzak gogor astindu zuen Nafarroa osoa, eta batik bat, erakundeak eta politikaren mundua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa