(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresetan berdintasun planak egiteko aholkularitza zerbitzua aurkeztu dute asteazkena, 2008.eko urriak 1

Mª Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak Nafarroako enpresetan genero berdintasuneko planak egiteko aholkularitza zerbitzua aurkeztu du, gaur goizean. Zerbitzua Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bultzatu du, hain zuzen.


Kontseilariak adierazi duenez, 2008ko Espainiako Laneko Berdintasunaren Monitoreak Estatuko berdintasun jarduerak eta emakumeen lan egoerari dagokionez egin diren aurrerapausoak ebaluatu ditu berriki. Azterlanaren arabera, administrazio kontseiluetako kideen %5, goi zuzendaritzako kideen %8, eta zuzendaritza taldeetako kideen %17 emakumeak dira. Erdi mailako arduradunen kasuan, berriz, %31 emakumeak dira, eta hierarkia mailarik baxuenari dagokionez, %67. Bestalde, ez da ohikoa erabakiak hartzeko guneetan emakumeak egotea, eta zuzendaritza postuetan emakumeek parte-hartze txikia duten herrialdetako bat Espainia da.


Oro har, enpresetan garrantzi txikia ematen diete berdintasun politikei, neurri batean enpresen erdiek ez dutelako behar bezala ematen euren printzipioen eta politiken berri (enpresa barruan zein kanpoan). Salbuespen gisa, bankuen, farmaziaren eta energiaren sektoreetako enpresak aipatu ditzakegu; izan ere, laneko berdintasunarekiko sentsibilizazio handiagoa duten enpresak dira, eta berdintasunerako printzipio eta politiken berri hobeto ematen dute. Gainera, kontsultatutako enpresen bi herenek berdintasun ziurtagiriren bat eskuratu nahiko lukete.


Hartara, hori egiten laguntzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak doako zerbitzu bat sortu du, Nafarroako enpresa eta enpresa eragile guztientzat. Zerbitzua 8:30etik 15:00etara erabil daiteke, eta hari buruzko informazioa Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren webgunean eskuratu daiteke (www.igualdaddegenero.navarra.es).


Zerbitzua gutxienez ere 10 langile dituzten enpresek erabili ahal izanen dute, eta hasteko, aholkularitza teknikoa eta espezializatua eskainiko du, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako planak egiteko. Aukera berdintasunerako planak genero desberdintasunei aurre egiteko hitzartutako neurriek osatuta egoten dira, hain zuzen, eta enpresek epe jakin bat izaten duten abian jartzeko. Lehenik, diagnosia egin behar izaten da, eta ondoren, neurriak proposatu eta bete.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa